Urgara Txingudi Waterpolo taldeak ate irekien jardunaldiak antolatu ditu

2026/09/17
Azken Portu kiroldegian eginen diren saioak 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta egonen dira. Waterpoloa ezagutzeko aukera emanen dute bertan, ikasturte hasiera honetan, jende gehiago animatu dadin taldearekin bat egitera. Doako saioak izanen dira eta astearte eta ortzegunetan eginen dira, 17:15etik 18:30ak arte. Parte hartzeko izena eman beharko da aitzinetik.
Urgara Txingudi Waterpolo taldeak ate irekien jardunaldiak antolatu ditu
Urgara Txingudi Waterpolo klubak ate irekien jardunaldiak antolatu ditu hurrengo asteetan Azken Portu kiroldegian. 6 eta 12 urte bitarte haurrentzat zuzendutako saioak izanen dira eskainiko dute, waterpoloa ezagutu dezaten eta, ikasturte hasiera honetan, taldera batu daitezen. Hala ere, saioetan parte hartzeak ez duela inongo konpromisorik eskatuko azaldu dute taldetik, helburua baita kirola ezagutzera ematea eta probatzeko aukera eskaintzea. Saioak doakoak izanen dira eta astearte eta ortzegunean eginen dira, 17:15etik 18:30era. Parte hartzeko izena eman beharko da aitzinetik, hurrengo telefonora deituta: 649 934 836 (Borja Furio, zuzendari teknikoa). Izena emateko baldintza bakarra, igerian jakitea da.