AIMAR OTXOTEKOK IRABAZI DU LESAKAKO V MENDI LASTERKETA

Lesakarrak 2019ko lehen edizioko errekorra hautsi zuen, ordubete eta hamar minutuan osatuz 14 kilometroko ibilbidea

Aimar Otxoteko Larrarte lesakarrak irabazi zuen pasa den igande goizean Lesakako V Mendi Lasterketa. Beti Gazteko lasterkaria izan zen helmugara ailegatzen lehena, 2019ko lehen edizioko marka hautsiz gainera. Minutu eta bi segundutan hobetu zuen errekorra, 1:10,13ko denbora lortuz. Emakumeetan ere garaipena hurbil gelditu zen, izan ere, Ane Elzaurdia Mentaberri beratarra izan zen bere kategorian onena.

Beti Gazte elkarteak antolatuta bostgarren Lesakako Mendi Lasterketa ospatu zen pasa den igande goizean herrian. 14 kilometro luze eta 900 metroko denibela zuen proban 229 korrikalarik hartu zuten parte, baita ibilbide guztia osatu ere. Horien artean azkarrena Aimar Otxoteko Larrarte izan zen, lesakarra, 1:10,13ko denbora eginez eta probaren errekorra hautsiz. Bere gibeletik, Idiazabalgo Josu Urrestarazu Garcia (1:12,49) eta Ioseba Eskudero Perez (1:13,55) sailkatu ziren.

Emakumeen kategorian, Ane Elzaurdia Mentaberri beratarra izan zen lehena, 1:30,14ko denbora eginez. Bigarren postuan, Iruñeako Irene Artazcoz Perez-Nievas (1:31,04) helmugaratu zen eta hirugarrenean, Hondarribiako Anie Mendia Vicente (1:32,04). Emakume beteranoen kasuan, pasa den urteko garaipena errepikatu zuen Nerea Amilibia Arruti zarauztarrak, 1:35,06ko denbora egin ondotik. Orkoiengo Nuria Mendivi Armendariz izan zen bigarrena kategoria honetan (1:38,45) eta hirugarrena, Legorretako Edurne Arakistain Jauregi (1:47,19).

Gizon beteranoen kasuan, Pasaiako Iker Irastorza Alzua igan zen podiumeko lehen koskara (1:21,23), bigarrenera Lesakako Borja Garcia Alzuguren igan zen (1:25,46) eta hirugarrenera azkenik, Biurrungo Borja Barasoain Sobrino (1:28,34). Beti Gazteko emakume eta gizon korrikalari onenak ere saritu zituzten eta hemen, Aimar Otxoteko bera izan zen garailea, baita Amaia Taberna Lizasoain ere (1:53,05). Azkenik, Hiru Herri Trail taldeak eraman zuen taldekako sailkapena. 

Hemen duzue sailkapen osoa ikusteko aukera: https://www.kronoak.com/live/2024/lesakakoml/index.html

(Argazkia: Pako Santxez)

BIDASOA ATLETIKO TALDEKO EMAKUMEEK HIRUGARREN POSTUA ESKURATU DUTE LIGAKO LEHEN HITZORDUAN

Iruñean jokatu zen Ligako lehen jardunaldia eta BATeko emakumeak hirugarren postuan sailkatu ziren, Playas de Castellon eta Pamplona Atletismoren...

MADDALEN JIMENEZ BERATARRAK IRABAZI DU BERE HERRIKO MENDI MARATOI ERDIA

Gizonetan aldiz, Iñaki Olano nagusitu zen beroak baldintzatu zuen lasterketan

Berako XVIII. Mendi Maratoi Erdia ospatu zen pasa den igande goizean,...

ANA PULGARIN ZORTZIGARREN NAZIOARTEKO MARTXA TXAPELKETAN

Carla Martinezek klubeko errekorra hautsi zuen Alacanten 200 metroko lasterketan

Nazioarteko Martxa Txapelketa ospatu zen pasa den apirilaren 6an...

ARANTXA AUSAN EUROPAKO TXAPELDUN W50-KO 60 METROKO HESI LASTERKETAN

Abel Castañaresek zilarrezko domina eskuratu zuen M65 kategoriako 8 kilometroko krosean

Europako Master Txapelketa ospatu zen pasa den astean,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika