ASTEBURU TRAKETSA WATERPOLOAN

 Bidasoa XXI Waterpolo taldeak bi porrot jasan ditu asteburuan; emakumezkoetan, 8-6 Azkartzaren aurka eta gizonezkoetan, 8-9 Sestaoren kontra. 

Ez da Bidasoa XXI Waterpolo taldearen asteburua izan honakoa. Berri onak ematera ohituak gintuzten arren, asteburu honetan, bi taldeek beren neurketetan kale egin zuten. EH Kopako bigarren fasean, beraz, ez dute nahi beste gozatu. Gizonezkoen taldeak seigarren postuan bukatu du eta emakumezkoen taldeak, momentuz, datorren astean garaipen bat behar-beharrezkoa izango dute final-erdietara igaro nahi badute.

Emakumezkoek Askartzaren aurka etxetik kanpo jokatu zuten larunbatean. Neurketa zaila zela aurreikusten zuten, Askartza maila ona ematen ari den taldea da eta horri irundarren bajak gehitu behar zitzaizkion. Bost kadeteekin bidaiatu zuen Bidasoa XXI lehen taldeak Leioa aldera EH Kopako bigarren faseko estreinuko neurketa jokatzeko. Hasieratik, neurketa maldan gora hasi zitzaien, etxeko taldea 2-0 jarri baitzen aurretik markagailuean. Bidasoa XXI-i asko kostatu zitzaion neurketan sartzea, erasoan egiten zituzten saiakerak Askartzako defentsak zapuzten zituen eta jokoaren irakurketa ona eginda, etxekoek penalizazioak eta penaltiak baliatuta markagailuan aldentzen joan ziren. Bidasoa XXI-k amore eman ezean, lanean jarraitu zuen, Borja Furiók zuzentzen dituen jokalariak bi goletara hurbildu ziren (8-6), baina Askartzak garaipena eskuratzeko lanetan aldea ondo kudeatu zuen. Galdu arren, Bidasoa XXI-ek oraindik aukerak ditu multzoko lehen bezala bukatu eta EH Kopako amaierako fasean sailkatzeko. Horretarako, bai ala bai, garaipena erdietsi beharko dute.

Gizonezkoen neurketari dagokionez, EH Kopako bosgarren postuaren lehian jardun ziren larunbatean. Laugarren aldiz jarraian, Azken Portuko igerilekuan aritu ziren, eta bigarrenez, gol batengatik galdu zuten neurketa. Aitortu beharra dago, talde irundarrak, bigarren fase honetan, bere ohiko maila baino gorago dauden taldeak jaso dituela. Beraz, galdu arren, Bidasoa XXI talda osatzen duten ordezkariak pozik daude mutilek burutatuko lanarekin. EH Kopako seigarren postuan bukatu dute Sestaoren aurka 8-9 kale egin ostean. Prestaketa ona izan da EH Kopakoa; izan ere, urtarriletik aurrera liga hasiko dutenez, estrategiak eta defentsak ondo zehazteko baliagarria izan zaie. 

DENBORALDIKO LEHEN GARAIPENA BIDASOA XXI WATERPOLORENTZAT

Gol batengatik, 8-9, Donosti Waterpolo B-ri nagusitu zitzaion

Paco Yoldiko igerilekuan lortu du Eduardo Cortezek zuzentzen duen taldek denboraldiko lehen...

IARE KARRERA ESPANIAKO SELEKZIOKO TEKNIKARIEKIN ENTRENATZEKO DEITUTA

 Espainiako Federakuntzako teknikariek egingo duten teknifikazio probetan entrenatzeko deitu dute Bidasoa XXI Waterpolo taldeko atezaina den Iare...

URBAT BETI DA ARERIO ZAILA

Play offetako postuetarako arerio zuzena den Eibarko Urbat taldearen aurka 5-5 berdindu zuen Bidasoa XXI Waterpolo Taldeak.

 Urtez urte, Eibarko...

LEHEN JARDUNALDI OPAROA

2020ko azken hilabeteak EH Kopa jokatu eta gero, Bidasoa XXI Waterpoloren emakumezkoen taldeak Leioa 9-5 garaituta hasi du Euskal Liga.

Maiatzera arte...

MERITUZKO HIRUGARREN POSTUA LIGAREN ATARIAN

Bidasoa XXI Emakumezkoen Waterpolo taldeak hirugarren postuan bukatu du EH Kopa; gizonezkoek, aldiz, zazpigarren postuan bukatu dute. Biek urtarrilean ligako...

AMANE AREA VAZQUEZ ESPAINIAKO SELEKZIOAK HAUTATUTA

14 urte dituela eta infantil mailakoa izanik, Bidasoa XXI Waterpolo taldeko senior taldean jokatzen ari da.

Amane Area Vazquezen Bidasoa XXI Waterpolo...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika