BIDASOA ATLETIKO TALDEKO EMAKUMEEK ZORTZIGARREN POSTUAN BUKATU DUTE DENBORALDIA

Ohorezko finala jokatu zuten asteburuan Castellonen, maila ezin hobearekin

Bidasoa Atletiko Taldeak Ohorezko Mailako finala jokatu zuen pasa den asteburuan Castellonen. 2023an Bartzelonak mailari uko egin ondotik, Irungo klubeko emakumeek kategoria mantendu eta bertan egotea merezi dutela erakutsi dute aurten. Iruñean eta Durangon, hurrenez hurren, hirugarren eta bigarren izan ondotik, Ohorezko Mailako finala jokatu du BATek eta zortzigarren postuan bukatu dute urtea.

Estatu guztiko klub eta atleta hoberenak elkartu ziren pasa den asteburuan Castellonen, Ohorezko Mailako finala jokatzen. Bidasoa Atletiko Taldeak bertan egotea lortu zuen, eta behin maila mantenduko zuela jakinda, final hau jokatzea saria izan zen emakumeentzat. Hau dela eta, hasiera batean, lasaitasunez hartzeko jardunaldia izan behar zuen, baina azkenik, aurreikuspenak hobetu zituzten BATeko atletek eta emaitza onak lortu zituzten, sailkapen orokorrean zortzigarren postua lortuz.

Indibidualki, emaitzarik onenak hauek izan ziren: Carla A Martinezek hirugarren postua eskuratu zuen 200 metroko lasterketan (23,68 segundu), Elena Martinek laugarren postua 1500 metroko lasterketan (4:27,32 minutu) eta Irune Muguruzak ere laugarren postua eskuratu zuen 400 metroko hese-lasterketan (59,06 segundu). Horrez gain, 4x10 erreleboetan klubak seigarren postua eskuratu zuen, bere markarik onena lortuz, Ana Gomez, Martina Villar, Laia Olascoaga eta Carla A Martinezekin (46,94 segundu).

 

BATEK HAMABI DOMINA ESKURATU DITU 16 URTEZ AZPIKO EUSKADIKO TXAPELKETAN

Dominez gain, estatu mailako txapelketan parte hartzeko minimoak ere lortu dituzte zenbait atletek

Euskadiko Txapelketa ospatu zen pasa den...

SANDRA PIERA ETA JON URTIZBEREA SAN MARTZIAL IGOERAN IRABAZLE

Ekainaren 22an ospatuko zen San Martzial Igoeraren XLVI. edizioa eta Sandra Piera eta Jon Urtizberea izan ziren azkarrenak

Sanpedro eta sanmartzial...

SAN MARTZIAL IGOERAREN XLVI. EDIZIOA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN

3,6 kilometroko ibilbidea prest du Bidasoa Atletiko Taldeak

San Martzial Igoeraren XLVI. edizioa ospatuko dute larunbat honetan, ekainaren...

HOGEI DOMINA POLTSIKORATU DITUZTE BATEKO ATLETEK GIPUZKOAKO TXAPELKETAN

Gipuzkoako Absolutu Txapelketa ospatu zen Donostian ekainaren 8an eta 9an eta Bidasoa Atletiko Taldekoek urrezko bortz domina irabazi...

ATLETISMO UDALEKUAK IZANEN DIRA BI HILABETEZ PLAIAUNDIN

Bidasoa Atletiko Taldeak antolatua, kirola eta jolasen bitartez ongi pasatzea izanen da udalekuen helburu nagusia

2024ko uda ailegatzear dago eta...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika