CARLA MARTINEZEK ETA LAIA OLASCOAGAK URREZKO ETA BRONTZEZKO DOMINAK ESKURATU DITUZTE ESPAINIAKO 20 URTEZ AZPIKO TXAPELKETAN

Horiez gain, BATeko bertze zazpi atletek hartu dute parte Espainiako Txapelketan

Bidasoa Atletiko Taldeak parte hartze handia izan du Espainiako 20 urtez azpiko Txapelketan. Guztira, bederatzi atleta lehiatu dira Salamancan eta horietatik bi igan dira podiumera: Carla Martinez lehena izan zela 60 metroko lasterketan eta Laia Olascoaga, hirugarren 200 metroko lasterketan.

Carla Martinezek lortu zuen Bidasoa Atletiko Taldearen urrezko domina. 60 metroko lasterketan hartu zuen parte eta ranking-eko lider izan zen hasieratik. Garaipena eskuratzeko faborito zela jakinda, ongi kudeatu zuen lasterkariak ardura hori eta txapelketa bikaina burutu du. Kanporaketa irabazi zuen Martinezek (7,46 segundu), baita finalerdia ere, denbora hobearekin, 7,38 segundurekin. Finalean ez zuen hutsik egin korrikalariak eta bere marka hobetuz, 7,37 segundurekin, urrezko domina eskuratu zuen, lasterketaren errekorra eginez ere.

Laia Olascoaga ere podiumera igan zen, hirugarren koskara. 200 metroko lasterketan hartu zuen parte eta kanporaketak 24,83 segundutan gainditu zituen. Finalerdietan berriz, 24,86 segundu eskuratu zituen eta finalerako txartela lortu zuen. B finalean atera zen Olascoaga eta bere marka pertsonalik onena egin zuen, 24,78 segundurekin. Denbora honek hirugarren postua eman zion, brontzezko domina alegia.

Hauez gain, BATeko bertze zazpi atletek hartu zuten parte eta emaitza onak eskuratu zituzten ere. Joaquin Alonso bostgarren izan zen 60 metroko hesi-lasterketan eta bere marka pertsonalik onena lortu zuen bertan (7,97 segundu). Aritz Zuazok ere bostgarren postua lortu zuen altuera-jauzian eta bere marka pertsonalik onena ere egin zuen (2,02 metro). Ander Aramendi hamaikagarren izan zen 3000 metroko lasterketan (8:55,84 minutu) eta Luken Aizpurua hamahirugarren luzera-jauzian (6,15 metro).

Martina Villarrek eta Eider Alzagak ere beraien marka pertsonalik onenak lortu zituzten, 200 metroko lasterketan eta 60 metroko hesi-lasterketan, hurrenez hurren. Villarrek 25,43 segundu egin zituen, ia finalerdietara pasea lortuz, eta Alzagak 9,39 segundu egin zituen. Azkenik, txapelketaren momentu beltza Beñat Miquelarenaren lesioa izan zen. 200 metroko lasterketan parte hartu zuen eta ranking-eko bigarren postuan ailegatu zen Salamancara. Kanporaketan, lasterketako liderra zen, baina erritmoa jeitsi behar izan zuen giharretako arazoak zituelako. Horrela, ezin izan zen finalerdietara pasa eta lehiaketa bertan behera utzi behar izan zuen.

Edonola ere, taldeak lortutako emaitza guztiekin, BATek ranking-eko TOP10ean kokatu da, bederatzigarren postuan hain zuzen ere.  

BIDASOA ATLETIKO TALDEKO EMAKUMEEK HIRUGARREN POSTUA ESKURATU DUTE LIGAKO LEHEN HITZORDUAN

Iruñean jokatu zen Ligako lehen jardunaldia eta BATeko emakumeak hirugarren postuan sailkatu ziren, Playas de Castellon eta Pamplona Atletismoren...

MADDALEN JIMENEZ BERATARRAK IRABAZI DU BERE HERRIKO MENDI MARATOI ERDIA

Gizonetan aldiz, Iñaki Olano nagusitu zen beroak baldintzatu zuen lasterketan

Berako XVIII. Mendi Maratoi Erdia ospatu zen pasa den igande goizean,...

ANA PULGARIN ZORTZIGARREN NAZIOARTEKO MARTXA TXAPELKETAN

Carla Martinezek klubeko errekorra hautsi zuen Alacanten 200 metroko lasterketan

Nazioarteko Martxa Txapelketa ospatu zen pasa den apirilaren 6an...

ARANTXA AUSAN EUROPAKO TXAPELDUN W50-KO 60 METROKO HESI LASTERKETAN

Abel Castañaresek zilarrezko domina eskuratu zuen M65 kategoriako 8 kilometroko krosean

Europako Master Txapelketa ospatu zen pasa den astean,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika