ELENA LOYOK ETA PIERRE URRUTY IRABAZI ZUTEN BIDASOAKO MARATOI ERDIA

Nagore Azkue eta Eneko Agirrezabal izan ziren 10K lasterketaren irabazleak

Bidasoako Maratoi Erdia ospatu zen pasa den igandean, otsailaren 25ean, Irunen. 1.301 bat korrikalari izan ziren guztira irteeran eta Bidasoa Atletiko Talde antolatzaileak balorazio positiboa egin du ibilbidea hasi berria duen proba honen inguruan. Elena Loyo eta Pierre Urruty izan ziren maratoi erdiaren irabazleak eta Nagore Azkue eta Eneko Agirrezabal berriz, 10K proban izan ziren garaile.

Eguraldi kaskarrarekin baina arrakastaz ospatu zen 2024ko Bidasoako Maratoi Erdia. Proban aldaketa batzuk egin ondotik, lehen aldia zen ibilbidea berria eta izendapen berria ere estreinatzen zutena. 1.301 partehartzaileek osatu zuten proba eta balorazio positiboa egin zuten korrikalariek eta antolatzaileek edizio honen inguruan.

Irabazleei dagokionez, Elena Loyo eta Pierre Urruty izan ziren lehenak helmugaratzen Irunen maratoi erdia osatu ondotik. Loyok 1:14:39 behar izan zuen lasterketa bukatzeko eta Urrutyk berriz, 1:10:25. 10K proban berriz, Nagore Azkue eta Eneko Agirrezabal izan ziren irabazleak. Azkuek 0:39:21 behar izan zuen lasterketa bukatzeko eta Agirrezabalek berriz, 0:31:02.

Honez gain, BATeko Sara Villasantek bigarren postua eskuratu zuen maratoi erdian. Sufrituta baino 1:19:01ko denboran osatu zuen ibilbidea eta pozik gelditu zen egindakoarekin. Villasante berarekin, Azkuerekin, Agirrezabalekin eta Adur Amilibia BATeko ordezkariarekin izan ginen eta beraiek aurtengo edizioaren balorazioa egin dute. 

BATEK HAMABI DOMINA ESKURATU DITU 16 URTEZ AZPIKO EUSKADIKO TXAPELKETAN

Dominez gain, estatu mailako txapelketan parte hartzeko minimoak ere lortu dituzte zenbait atletek

Euskadiko Txapelketa ospatu zen pasa den...

SANDRA PIERA ETA JON URTIZBEREA SAN MARTZIAL IGOERAN IRABAZLE

Ekainaren 22an ospatuko zen San Martzial Igoeraren XLVI. edizioa eta Sandra Piera eta Jon Urtizberea izan ziren azkarrenak

Sanpedro eta sanmartzial...

SAN MARTZIAL IGOERAREN XLVI. EDIZIOA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN

3,6 kilometroko ibilbidea prest du Bidasoa Atletiko Taldeak

San Martzial Igoeraren XLVI. edizioa ospatuko dute larunbat honetan, ekainaren...

HOGEI DOMINA POLTSIKORATU DITUZTE BATEKO ATLETEK GIPUZKOAKO TXAPELKETAN

Gipuzkoako Absolutu Txapelketa ospatu zen Donostian ekainaren 8an eta 9an eta Bidasoa Atletiko Taldekoek urrezko bortz domina irabazi...

ATLETISMO UDALEKUAK IZANEN DIRA BI HILABETEZ PLAIAUNDIN

Bidasoa Atletiko Taldeak antolatua, kirola eta jolasen bitartez ongi pasatzea izanen da udalekuen helburu nagusia

2024ko uda ailegatzear dago eta...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika