ERROIBIDEK AZKEN SEGUNDUAN BERRIZ ERE KALE
Saskibaloia

ERROIBIDEK AZKEN SEGUNDUAN BERRIZ ERE KALE

Galdakaon Ibaizabalen aurka jokatu zuten irundarrek asteburu honetan eta lehen laurden ona jokatu arren, bigarrenean ez zuten asmatzen jakin (65-64)

Erroibidek denboraldiko laugarren porrota jasan zuen, laugarrena etxetik kanpo jasaten duena. Galdakaora bidaiatu zuten Ibaizabalen aurka lehiatzera eta taldeak dituen bi aurpegiak erakutsi zituzten. Lehen zatian, aurpegi ona eta bigarrenean aurpegi txarra. Azkenean, lehen zatian lortutako errentak ez zuten ondo kudeatzen jakin eta garaipena etxeko taldean geratu zen. (65-64).

Neurketa primeran hasi zuen Erroibidek, defentsan sendo aurkitzen ziren eta erasoan erraz saskiratzen zuten. Aurrean garaipen berdinekin dagoen taldea zuten, gazteak baina borrokalariak eta lehen laurdena irundarrek irabazi zuten arren, markagailuan ez ziren puntu askorengatik aldendu (16-20).

Bigarren laurdenean etorri zen Erroibideren jokorik onena. Bajak zituzten arren, beheko taldean aritzen diren jokalariek minutu onak jokatu zituzten eta pixkanaka markagailuan aldentzen joan ziren. Erroibidek beste 20 puntu erdietsi zituen laurden honetan eta hamahiru jaso zituen soilik. Lan nona egin zuten eta hamaika puntuko aldearekin, 29-40, atsedenaldira iritsi zen.

Bazirudien Erroibidek neurketa kontrolatuta zuela, izan ere, hirugarren laurdeneko lehen minutuetan 16 puntutara ere aldendu ziren, baina orduan etorri zen Ibazabalen erreakzioa. Pixakanaka pixkanaka aldea jaten hasi ziren eta Erroibideren defentsan zulo handi bat egin zuten. Hirugarren laurdenean etxeko taldeak lehen bi laurdenetan eskuratutako puntu bat baino gutxiago sartu zuten eta bete betean garaipena eskuratzeko lehian sartu ziren (56-57).

Azken laurdenera dena erabakitzeke iritsi ziren bi taldeak eta nabaria zen, urduritasunak heldu ziren momento hartan eta uztailak itxi ziren. Galdakaoarrak kudeatu zuten hobekien urduritasuna eta azkenean puntu batetik gailendu ziren (64-64). Erroibidek neurketa irabazteko baloia izan zuen baina beste behin, hirugarrenez denboraldi honetan, ez zuten asmatu saskiratzen.  

SALLEKO ERE GARAITU DU ERROIBIDEK
Saskibaloia

SALLEKO ERE GARAITU DU ERROIBIDEK

Erroibide bolada bikainean dago, Sallekoren aurka errenkadan lortutako laugarren garaipena erdietsi zuten (71-64)

Bigarren itzuli bikaina egiten ari da...

ERROIBIDE ARTALEKUN GARAIEZINAK
Saskibaloia

ERROIBIDE ARTALEKUN GARAIEZINAK

Erroibidek 74-69 irabazi dio Askartza Claret taldeari eta zazpigarren postura igo dira. Esfortzu izugarria egin dute Sergio Martinen jokalariek, zazpi jokalarirekin...

ERROIBIDEK LIDERRA GARAITU DU ARTALEKUN
Saskibaloia

ERROIBIDEK LIDERRA GARAITU DU ARTALEKUN

Sekulako neurketa jokatu du gaur Erroibidek, txapelketako liderra den Mondragon 84-70 garaitu dute 

Denboraldia aurrea doan einean, egonkortasuna...

GARAIPEN GARRANTZITSUA ERROIBIDERENA
Saskibaloia

GARAIPEN GARRANTZITSUA ERROIBIDERENA

Erroibidek 75-69 irabazi dio San Prudencio talde gasteiztar gogorrari. Lehen hiru laurdenetan neurketa kontrolpean izan eta gero, azken laurdenean neurketa estutu...

BERRIRO ERE, AZKEN UNEETAN GALDU DU ERROIBIDEK
Saskibaloia

BERRIRO ERE, AZKEN UNEETAN GALDU DU ERROIBIDEK

Erroibidek azken segunduetan garaipena lortu gabe jarraitzen du, Easo Tordowinek 60-58 irabazi dio prorrogan, donostiarren lehen garaipena...

ERROIBIDE SENDO ARTALEKUN
Saskibaloia

ERROIBIDE SENDO ARTALEKUN

Artalekun jokatutako bi neurketak irabazi ditu Erroibidek, gaurkoan, 69-57 gailendu dira Oñatiko Aloña Mendiren aurka

Erroibidek Artalekun jokatzen...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika