10 Ots, 2021 Kiroletik, Irratsaioa, Kirolak, Irun, Antxeta Irratia, Bidasoa XXI Waterpolo, Urbat B, Getxo, Leioa Waterpolo
2020ko azken hilabeteak EH Kopa jokatu eta gero, Bidasoa XXI Waterpoloren emakumezkoen taldeak Leioa 9-5 garaituta hasi du Euskal Liga.
Maiatzera arte iraungo duen eta itzuli batera jokatuko den ez-ohiko Euskal Liga berria asteburu honetan hasi zen Bidasoa XXI Waterpoloren emakumezkoen taldearentzat. Denek denen aurka jokatuko dute eta batek soilik izango du Nazional mailako igoera fasea jokatzeko aukera. Bada, liga hastapenean ahalik eta garaipen gehien lortzea komeni zaio irungo taldeari. Bidasoa XXI Waterpoloren emakumezkoen taldeak erronka handia du aurretik, aurreko denboraldiko garaikurra defendatu eta lortu ez zuen igoeraren bila arituko dira.
Lehen jardunaldian Leioa B izan zuten arerio, ligako aurkari indartsuenetakoa. Neurketa Azken Portuko igerilekuan jokatu zen eta irundarrak 9-5 gailendu ziren. Norgehiagokaren lehen minutuak oso berdinduak izan ziren eta erasoa baino, defentsak izan ziren nagusi. Neurketa osoan zehar Bidasoa XXI Waterpolo taldea aurretik izan bazen ere, azkeneko laurdena arte itxaron behar izan zuten markagailuko aldea handitu eta Leioa B mendean hartzeko. Azken partziala bikaina izan zen, 4-1 irabazi zuen talde irundarrak eta lehen garaipena Irunen utziarazi zuten.
Bidasoa XXI Waterpolo emakumezko taldearen entrenatzailearen, Borja Furióren, aburuz, “liga garaipen batekin hastea beti da garrantzitsua, are gehiago entrenatzeko zailtasunak ditugunean”. Hala ere, ez du aitzakitzat jo nahi izan; izan ere, “ligako talde guztiak egoera berdinean gaude”.
Gizonezkoen taldea ere martxan.
Emakumezkoen taldearen antzera, asteburu honetan gizonezkoen taldeak denboraldi berriari ekingo dio. Borja Furioren taldeak ligako bigarren jardunaldia Getxoren aurka jokatuko duten bitartean, gizonezkoak Eibarko Urbat B-ren aurka estreinatuko dira Azken Portun.
C.D. Urgara Txingudi emakumezkoen taldeak 13-10 irabazi zion Sestaori lehia estu baten ondoren
Lehengo...
Bidasoa XXI Waterpoloren nesken taldeak sekulako Espainiako Txapelketa jokatu du Valliranen. Ostiralean abiatu ziren bertara eta jokatu zuten lehen neurketan, Carthago talde murtziarra 10-0...
Gol batengatik, 8-9, Donosti Waterpolo B-ri nagusitu zitzaion
Paco Yoldiko igerilekuan lortu du Eduardo Cortezek zuzentzen duen taldek denboraldiko lehen...
Espainiako Federakuntzako teknikariek egingo duten teknifikazio probetan entrenatzeko deitu dute Bidasoa XXI Waterpolo taldeko atezaina den Iare...
Play offetako postuetarako arerio zuzena den Eibarko Urbat taldearen aurka 5-5 berdindu zuen Bidasoa XXI Waterpolo Taldeak.
Urtez urte, Eibarko...