BURUZ BURUKO TXAPELKETA IRUNEN

Ostiral gauean Irribarria eta Dariok Buruz Buruko txapelketako final-laurdenaren estreineko neurketa Irungo Uranzu frontoian jokatuko dute

2020ko Buruz Buruko pilota txapelketa abian da, pasaden asteburuan final-zortzirenak jokatu ziren eta Dariok, Agirrek, Altuna III.nak eta Jakak aurrera egin zuten. Final-laurdenei begira, zalantzak zeuden neurketak non jokatuko ziren; izan ere, egoeraren poderioz, neurketa guztiak pilotaleku berean jokatzea proposatu zen. Erabakia, berriz, bestelakoa izan da eta azkenean final-laurdenetako neurketa bakoitza kantxa desberdin batean jokatuko da.

Lehen neurketa, Irribarria eta Dariori dagokiona, Irungo Uranzu pilotalekuan jokatuko da, ostiralean izango da eta ETB-ren bidez 22:00etatik aurrera emango du zuzenean. Ez da nolanahiko neurketa izango, gogoratu beharra dugu, Irribarria egungo txapelduna dela Urrutikoetxea garaitu ostean, eta 2020 urte honetan txapela defendatzen ari dela. Irungo jaialdia hiru neurketek osatuko dute, aipatu berri dugun Dario eta Irribarriaren artekoari, astearte goizean aurkeztuko den Promozio Txapelketako bi neurketa gehitu beharko zaizkio.

Esan bezala, Aramako eta Ezkaraiko aurrelarien arteko lehia final-laurdenetako lehen neurketa izango da, txapelketa koadroa osatzen duten gainontzeko neurketak hurrengoak dira: Urrutikoetxea-Jaka (Bilbon), Elezkano-Agirre (Eibarren) eta Ezkurdia-Altuna III (Eibarren). 

LESAKAKO 4 T´ERDIKO SAN FERMIN TXAPELKETAN PARTE HARTZEKO IZEN EMATE EPEA IREKI DUTE

Arkupe elkarteak antolatutako lehiaketa izanen da eta Benito Taintaren omenez eginen dute

Arkupe elkarteak San Ferminetako 4 t´erdiko Pilota Txapelketa...

IKER AMIANOK ARKUPE PILOTAREN ESKUZ BINAKAKO LEHEN TXAPELKETAKO FINALA JOKATUKO DU LANDAREKIN BATERA

Egurrola eta Calvo izanen dituzte arerio martxoaren 2an Lesakako udal pilotalekuan

Lesakako Arkupe pilota elkarteak lehen aldiz antolatu du eskuz...

MARIEZKURRENA MIRANDAK ETA AMUNARRIZ IZAGIRREK IRABAZI ZUTEN BIXI-BIXI PALA TXAPELKETA

Finalean Igiñiz Barrio eta Del Frade izan zuten aurkari eta 22-16ko markagailuarekin irabazi zieten

Bixi-Bixi emakume pala txapelketa azkarra...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika