Aimar Labaka harrobiko jokalaria Real Uniongo lehen taldean arituko da
Aimar Labakak eta Real Unionek akordioa sinatu berri dute eta horren ondorioz, ezker hegaleko atzelariak klub txuribeltzaren Bigarren RFEF Mailako taldean jokatuko du heldu den denboraldian, 2025/26koan.
Aimar Labaka López (Donostia, 2004), CD Vasconiako harrobian hezi den jokalaria da. Labaka iazko udan sartu zen talde irundarraren diziplinan, Touring KE taldearekin Hirugarren Federazioan egindako denboraldi arrakastatsuaren ondotik. Guztira 33 partida jokatu zituen 2023/24 denboraldian, eta bi gol sartu zituen. Aurtengo denboraldian berriz, Real Union Rocako plantilla osatu du atzelariak eta 25 partidu jokatu ditu guztira, hiru gol ere sartuta. Honez gain, maiz, Lehen RFEF Mailako taldearen entrenamenduetan hartu du parte, baita azken partiduen deialdietan ere, nahiz eta azkenik ez duen maila horretan debutik egin.