Albert Carbó ez da gehiago Real Uniongo entrenatzailea izanen

2025/06/02
Talde txuribeltzak Bigarren RFEF Mailan jokatuko du 2025/26 denboraldian, eta taldea osatzeke du Administrazio Kontseiluak. Aurtengo entrenatzaileak ere ez duela segituko iragarri berri du Real Unionek. Albert Carbó abenduan ailegatu zen Aston Villatik Irunera eta denboraldi bukaerarekin batera, berak ere bukatu du bere ibilbidea Stadium Galen.
Albert Carbó ez da gehiago Real Uniongo entrenatzailea izanen

Real Union Clubak iragarri duenez, Albert Carbó ez da gehiago talde txuribeltzaren entrenatzaile izanen. Kataluniako prestatzailea Aston Villatik Irunera ailegatu zen pasa den abenduan, Mikel Llorente ordezkatzera, Unai Emeryren staffean bi denboraldiz egon ondotik. Aitzinetik ere CF Peralada, UE Figueres eta UE Olot taldeetan egin du bere entrenatzaile ibilbidea. 

Carbó bezala, bertze jokalari guztiak ere beren kontratuetatik aske gelditu dira, Real Unionekin zuten lotura bertan behera utzita, eta beraz, lehen taldea ere osatzeke dago. Heldu den denboraldiari begira beraz, staff berria osatzeko lanetan ari da Administrazio Kontseilua eta hurrengo egunetan iragarriko dituzte berriak. Klub txuribeltzetik, bai Albert Carbóri baita jokalari guztiei ere, euren profesionaltasuna eskertu nahi izan diete eta zorte ona opa etorkizuneko proiektu profesional eta pertsonaletan ere.