Alberto Lopez irundarrak Real Union Roca gidatuko du heldu den denboraldian
Real Union Club Irunek jakitera eman duenez, Alberto Lopez irundarra izanen da Real Union Roca gidatuko duena heldu den 2025/26 denboraldian. Lopez bere hirira bueltatuko da, prestatzaile gisa bere ibilbidea hasi zuen klub berera.
Alberto Lopezek 2011. urtean utzi zion futbolari profesional izateari eta hurrengo denboraldian Real Uniongo kadete mailako taldea entrenatu zuen, bere entrenatzaile ibilbideari hasiera emanez. Klub berean, bigarren taldearen prestatzaile ere izan zen garai hartan. Horren ondotik, 2013/14 denboraldian, Deportivo Alaveseko talde teknikoan sartu zen eta 2014ko martxoan hartu zuen lehen taldearen gidaritza. 2015eko ekainera arte luzatu zen lan hura eta 2016ko apirilean Real Valladolid CF taldeko entrenatzaile izan zen, denboraldi hori bukatu bitartean. Orain, Irunera bueltatuko da Lopez, Real Union Rocaren entrenatzaile izateko, 2025/26 denboraldian Hirugarren Mailara igotzeko lehian sartzeko.