Alex Mozas: “Azken lau partiduetan irabaztea da gure ametsa”

2025/05/02
Europako Txapelketa alde batera utzita, Irudek Bidasoa Irunek Plenitude ASOBAL Ligako helburuei eutsi beharko die denboraldiko azken txanpa honetan. Lau jardunaldi bertzerik ez dira gelditzen urtea bukatzeko eta horietako lehena euskal derbia izanen da. Anaitasuna hartuko du talde irundarrak bihar, maiatzaren 2an, Artalekun (20:00).
Alex Mozas: “Azken lau partiduetan irabaztea da gure ametsa”

Irudek Bidasoa Irunek Anaitasunaren kontrako euskal derbia jokatuko du bihar, maiatzaren 2an, 20:00etan Artalekun. Plenitude ASOBAL Ligaren azken txanpari helduko diot talde bidasotarrak orain, Europako Txapelketa alde batera utzita. Txapeldunordetzari heldu nahi dio eta horretarako, jokoan dauden zortzi puntuak eskuratu nahi ditu Alex Mozasen taldeak. 

Denboraldia bukatzeko lau neurketa bertzerik ez zaizkio gelditzen Irudek Bidasoa Iruni. Horietako lehena berezia izanen da gainera, Anaitasunaren kontrako euskal derbia izanen delako. Bihar ospatuko da bi taldeen arteko partiduta eta biak ere garaipena eskuratuko nahiko dute, nafarrak sailkapeneko azken postuak sahiesteko, gipuzkoarrak bigarrenari eusteko. Lehia bizia espero da beraz Artalekun eta zaila izanen dela argi du Alex Mozas entrenatzaileak: “Partidu oso zaila izanen da. Sailkapenak beste gauza bat esaten badu ere, talde oso ona da. Joko zuzena du eta erasotzen duen moduak meritu handia du. Erabateko derbia izando da eta berdindua”. 

Bidasoak gorriz markatuta zuen aspaldi biharko partidua. “Bi neurketa bertzerik ez dira gelditzen etxean eta horiek irabazi behar ditugu gure helburuak betetzeko”, aipatu du Mozasek. Horrez gain, Mozasen taldeak bi puntuak irabazi nahi ditu Europan izandako porrotaren ondotik, burua altxatzeko: “Guretzat garrantzitsua izanen da biharko partidua Europako partidutik altxatzeko. Atzoko entrenamendua oso ona izan zen eta gauza bera erakutsi nahi dugu kantxan ere”. 

Denboraldiko bukatzeko gelditzen diren lau jardunaldi honetan lau garaipen erdietsi nahi ditu Bidasoak. Izan ere, jokoan dauden zortzi puntuak irabaziz gero, talde horiak pasa den urteko marka gaindituko luke eta hori da orain bere ametsa. “Gure ilusioa azken lau partiduak irabaztea da, pasa den urteko puntuen marka gainditzeko. Aukera bat da eta bi irteera zail baditugu ere, ilusioa dugu hori lortzeko”, azpimarratu du entrenatzaileak. 

Astearteko partidutik nekea somatu du talde bidasotarrak eta hori jokalari batzuen ondorioan nabaritu da. Batzuk ezin izan zuten atzo entrenatu, baina horrek biharkoa ez duela baldintzatuko adierazi du Mozasek: “Jokalari batzuk ezin izan dute entrenatu asteartean jokoan izandako kontaktuengatik. Atzo entrenamendu gogor bat egin genuen eta gure limitean gaude. Hala ere, atzoko eta gaurko saioak ongi aprobetxatu behar ditugu biharko partidurako. Anaitasuna pasa den asteburuan irabaztetik dator. Hala ere, gure taldea konzentraturik dago eta irabazteko gogoz”.