Alex Mozas: “Lasaitasunez aritzea eta partiduaren kontrol edukitzea izanen dira gakoak”

2026/04/10
Irudek Bidasoa Irunek Logroño La Rioja bisitatuko du bihar, apirilaren 11n, 19:30ean. ASOBAL Ligako bigarren sailkatua da Errioxako taldea eta oraindik ez du porrot egin etxeko partidu bakar batean. Alde horretatik, aurkari gogorra aurkituko du talde horiak, nahiz eta dagoeneko Alex Mozasen jokalariek badakiten zer egin beharko duten garaipen eskuratu ahal izateko. Gakoak lasaitasunez aritzea eta neurketaren kontrola edukitzea izanen dira.
Alex Mozas: “Lasaitasunez aritzea eta partiduaren kontrol edukitzea izanen dira gakoak”
Irudek Bidasoa Irunek Logroño La Rioja ASOBAL Ligako bigarren sailkatua bisitatuko du bihar, apirilaren 11n, 19:30ean. Neurketa gogorra izanen dela badaki talde horiak, baina ahalik eta hobekien jokatzen saiatuko da, garrantzi berezia duelako jokoan dauden bi puntuak poltsikoratzea, sailkapeneko goiko postuetan egoteko. “Pasa den asteburuko berdinketatik ikasi eta burua altxatu” da Bidasoak astean zehar egin duena, biharko Logroñoren kontrako partiduari aitzin egin ahal izateko. Izan ere, biharko aurkaria ez da edozein aurkari, ASOBAL Ligako bigarren sailkatua da, Barçaren ondotik talderik hoberena. “Etxean ez du oraindik galdu eta gauzak ongi egiten ari da”, dio Alex Mozas entrenatzaileak. “Arrazoi asko ditu horretarako eta horiek lausotzen saiatu behar gara”, gaineratu du. Talde horiak pasa den denboraldiko partidu ahartu du eredutzat biharkoa prestatzeko: “Eurek ongi hasi ziren, baina guk ongi kudeatu genuen abantaila gero. Ildo horretatik segitu behar dugu. Aurten ere gai izan gara neurketen bukaeretan abantailak kudeatzeko eta hori da oraingoan ere idea: bukaerara aukerekin ailegatzea eta hor fin ibili”. Guzti hori egin ahal izateko, “lasaitasunez aritzea” da gakoa Mozasen ustez, “partiduaren kontrola” edukitzeaz gain. Azken ideia horretan, bi kontu azpimarratu ditu entrenatzaileak: “defentsa, hobetzen segitu behar dugun zerbait; eta kontraerasoak ekidin, Xoan Ledoren arriskua murriztu”. Horrela beraz, egokien aritzen den taldeak izanen ditu aukera gehien garaipena eskuratzeko, baita erriamo defentsiboan buruzagitza eramaten duenak ere. Mozasek, bereziki, Preciadoren eta Ledoren lanak azpimarratu ditu eta bi jokalariak kontrolatu beharko dituztela onartu du: “Preciadok eraso guztiak hasten ditu eta forma onean dago. Aurkaria desorekatzeko erraztasuna du. Ledok berriz, denboraldi bikaina egin du eta maila altuko atezaina da. Bera zuzen ez ibiltzea izanen da abantaila emanen digan. Hala ere, guk erdilari eta atezain onak ditugu ere eta denen arteko borroka polita izanen da seguru”. Horrela beraz, Bidasoak defentsan bere erritmoa ezartzen saiatuko da, urrezko bi puntuak eskuratu ahal izateko.