Alex Mozas: “Lehiatzera atera behar gara kantxara eta ahalik eta hobekin egitera”
2026/03/02
Irudek Bidasoa Irunek THW Kiel bisitatuko du bihar, martxoaren 3an, 18:45ean. European Leagueko Main Roundeko hirugarren jardunaldia izanen da. Munduko talderik onena izanen dute berriz ere aitzinean bidasotarrek eta ilusioz eginen diote aurre honi. Hala ere, baldintzatuta kantxaratuko da, azken hilabetean izandako hitzordu pilen ondorioak pairatzen ari baita taldea.
Irudek Bidasoa Irunek THW Kiel bisitatuko du bihar, martxoaren 3an, 18:45ean. European Leagueko Main Roundeko hirugarren jardunaldia jokatuko dute bertan. Navaren kontrako porrotaren ondotik ailegatuko da hitzordu hau, munduko talde onenaren kontrakoa alegia. Ez da neurketa erraza izanen, baina bidasotarrak ilusioz daude erronka honi aitzin egiteko. Hala ere, baldintzatuta kantxaratuko da, azken hilabetean pilatutako hitzorduetan egindako esfortzua ordaintzen ari delako dagoeneko taldea.
Alex Mozas entrenatzaileak onartu du ez dela erraza horrelako partidu zail bat jokatzea, pasa den ortziraleak jasotako porrotaren ondotik. Hala ere, THW Kielen kontra lehiatzea beti da motibagarria, munduko talde onena izanda. Horrela, argi dute lehiatzera aterako dira kantxara: “Kantxara lehiatzen saiatzera aterako gara eta ahalik eta hoberen egitera. Saiatuko gara partidu honek Ligarako eragin handirik ez izatea eta horretarako, jokalariak txandakatuko ditugu”. Edonola ere, ez da egunero Kielen kontra jokatzeko aukerarik edukitzen eta beraz, euren onena emanen dutela ere azpimarratu dute, “lehiatzera aterako” direla hain zuzen ere, “ilusioz betetzen” dituelako jokalariak erronka gogor honek.