Alex Mozasek 2029ra arte luzatu du bere kontratua CD Bidasoa Irunekin

2025/11/04
Klubaren eta taldearen hazkuntza planaren barrenean kokatzen da Alex Mozas entrenatzailearen kontratuaren berritzea. Bi aldeak pozik azaldu dira berriarekin eta elkarrenganako konfidantza eta konpromisoa berretsi dute, urte eta erdiko lan onaren ondotik.
Alex Mozasek 2029ra arte luzatu du bere kontratua CD Bidasoa Irunekin

CD Bidasoa Irunek jakinarazi duenez, Alex Mozas entrenatzaileak 2029ra arte segituko du lehen taldearen gidaritzan. Ordezkariek azaldu dutenez, "Mozasek klubaren balio eta filosofiarekiko konpromiso paregabea erakutsi du, joko estilo lehiakorra sendotuz". Bere berritzeak zuzendaritzak beregan duen konfiantza osoa islatzen du, bai bere lidergoan baita kirol ikuspegian ere, eta klubak duen epe luzerako planaren barrenean kokatzen da kontratuaren berritzea.

Mozasek azken denboraldi eta erdian zuzendu du Irudek Bidasoa Irun, egonkortasunean eta lehiakortasunean oinarritutako proiektu kirol bat sendotuz. Berritze honekin, klubak jarraikortasun eta planifikazio epe luzerako apustua indartzen du, taldeak hurrengo urteetan hazkunde eta lehiakortasun bide bera mantenduko duela bermatuz.

Entrenatzaile madrildarrak lehen denboraldi nabarmena sinatu zuen, taldeari EHF European Leagueko lauko finaletara eramanda klubaren historian lehen aldiz. Gainera, Irunen jokatu zen Espainiako Errege Kopako finalerdietara ailegatu zen taldea, pasa den ekainean. Denboraldia borobiltzeko, taldeak 2025/26 denboraldiko Europako lehiaketarako sailkapena lortu ere zuen.

Bidasoa Kirol Elkarteak beraz, entrenatzailearen aldeko apustua berretsi du jarraikortasunaren eta egonkortasunaren alde, eta taldeak hurrengo urteetan hazkunde eta lehiakortasunaren barrenean lerro bera mantenduko duela ziurtatzen du.

Alex Mozas ere pozik azaldu da berritzearekin: "Oso pozik gaude konfidantza keinu bat delako klubaren partetik. Dena ondo doalaren seinale da eta epe ertainean luzatuko den proiektu honen parte izan nahi dugu. Ez du inoiz dudan jarri hemen segitu nahi dudala, hontaz gozatzen, Artalekuz eta zaleez, baita Europako partidu horietaz ere. Helburua elkarrekin heztea da, garaipen ederrak pilatuz, noizbait tituluren bat altxatzeko. Horregatik egiten dugu lan egunero".