Alvaro Mateo Real Uniongo lehen taldeko plantillara gehituko da

2025/06/17
UD Logroñes taldetik dator Portugaleteko ezker hegaleko jokalaria. Urtebeteko kontratua sinatu du talde txuribeltzarekin, bertze denboraldi batez luzatzeko aukerarekin. Athletic Clubeko harrobian hezia da eta Sestao River Club, Getafe "B", Numancia "B" eta Sodupe taldeetan jokatu du.
Alvaro Mateo Real Uniongo lehen taldeko plantillara gehituko da

Real Union Club Irunek jakitera eman duenez, Alvaro Mateo izanen da heldu den denboraldian lehen taldeko jokalaria. Portugalateko jokalariak urtebeteko kontratua sinatu du talde txuribeltzarekin, 2026ko ekainara bitarte, baina bertze denboraldi batez luzatzeko aukerarekin. Ezker hegalean aritzen da 28 urteko futbolaria eta UD Logroñesen eman du azken urtea.

Athletic Clubeko harrobian hezia da Alvaro Mateo eta azken deboraldian UD Logroñesen aritu da, guztira 30 partidu jokatuz, horietatik 29 Bigarren RFEF mailako bigarren multzoan eta bertze bat Errege Kopan. Aitzinetik ere, bere futbolari ibilbidean, Sestao River Club, CD Getafe "B", CD Numancia "B" eta Sodupe UC taldeetan aritu da.