Ander Otegik (Euskadi-BBK) irabazi du Done Pedro Sari Nagusia

2026/06/08
Irunen izan zuen irteera eta helmuga probaren 105. edizioak. Tartean, Nafarrotik ere kilometro andana egin zituzten txirrindulariek, Malerrekatik eta Baztandik ere igarota. 131,2 kilometro osatu zituen guztira tropelak eta azken metroetan, Otegik lortu zuen tartea zabaltzea eta Neriah Meunier (SURNE Bilbao) eta Lohann Vulliez (Eulen Amenabar) txirrindularien aitzinetik helmugaratzea.
Ander Otegik (Euskadi-BBK) irabazi du Done Pedro Sari Nagusia
Oscar Blanco
Ander Otegik (Euskadi-BBK) lortu zuen atzokoan Irunen besoak altxatzea, Done Pedro Bidasoaren 105. Edizioa irabazita. 131,2 kilometro zituen osotara atzoko probak eta hasieratik egon ziren ihesaldia hartzeko saiakerak. Kepa Ormazabal eta Aimar Fernandez de Gorostiza izan ziren nabarmentzen lehenak Gaztelu eta Amaiurko maldetan. Hala ere, guztiak elkarrekin ailegatu ziren San Martzileko lehen kilometroetara. Hor sortu zen azken ihesaldia, garaipenaren bila joan ziren txirrindulariena. Azkenik, Ander Otegi nagusitu zen, Neriah Meunier (SURNE Bilbao) eta Lohann Vulliez (Eulen Amenabar) txirrindularien aitzinetik. Euskaldun Torneoaren lidergotza berriz, Asier Castillak mantendu zuen, bi probaren faltan.