Bidasoa Klubak eskuragarri jarri du EHF European Leagueko Main Roundeko partiduetarako abonamendua

2026/01/15
Otsailaren 24an eta martxoaren 10ean jokatuko dira Artalekun EHF European Leagueko Main Roundeko bi partiduak, THW Kiel eta Montpellier Hanball taldeen kontra, hurrenez hurren. Bidasoa Klubak bi neurketa hauek ikusteko abonamendua jarri du salgai bazki eta bazkide ez direnentzat. Urtarrilaren 18ra arte multzo faseko abonamendua zuten bazkideek lehentasuna izanen dute sarrerak erosteko eta ondotik, urtarrilaren 19tik aitzinera, publiko orokorrak eskuratu ahalko ditu.
Bidasoa Klubak eskuragarri jarri du EHF European Leagueko Main Roundeko partiduetarako abonamendua

Bidasoa Klubak salgai jarri ditu otsailean abiatuko den EHF European Leagueko Main Roundeko Artalekuko bi partiduak ikusteko abonamenduak. Bi neurketa horiek otsailaren 24an eta martxoaren 10ean ospatuko dira, THW Kielen eta Montpellier Handball taldeen kontra hurrenez hurren. Abonu honek zaleei Europako maila goreneko bi hitzordu handiz gozatzeko aukera emanen die, baita taldeari laguntzeko aukera ere, txapelketako fase erabakigarri batean. Fase honetan taldeak inoiz baino gehiago beharko du zaleen babesa, Europako eskubaloi klub entzutetsuenetako biren aitzinean lehiatuko beharko da, Main Roundari aitzin egiteko helburua erdiesteko.

Urtarrilaren 18ko 23:55ak arte, multzo faseko abonua erosi zuten bazkideek lehentasuna izanen dute Main Rounderako beren eserleku bera erreserbatzeko. Epe horretatik aitzinera, multzo faseko abonua hartu ez zuten gainerako bazkideek libre geratzen diren eserlekuak erosi ahal izanen dituzte. Ondotik, urtarrilaren 19tik aurrera, publiko orokorrarentzat salgai jarriko da abonamendua, baita THW Kielen kontrako lehen partidarako sarrerak ere.

Main Roundeko bi partidetarako abonuen prezioak honako hauek dira:

Bazkideak:

  •  Heldua (+26 urte): 35 €

  • Juniorra (15 – 25 urte): 25 €

  • Haurra (0 14 urte): 20

Bazkide ez direnak:

  • Heldua (+25 urte): 50 €

  • Juniorra (15 – 24 urte): 40 €

  • Haurra (0 – 14 urte): 30 €

Lehen partidarako sarreren prezioak honako hauek dira:

Bazkideak:

  •  Heldua (+26 urte): 25€

  •  Juniorra (1525 urte): 20€

  •  Haurra (14 urte arte): 15€

Bazkide ez direnak:

  •  Heldua (+25 urte): 30€

  • Juniorra (15–24 urte): 25€

  •  Haurra (14 urte arte): 20€