Bidasoa Klubeko zazpi jokalarik selekzio desberdinen deiak jaso dituzte
Bidasoa klubeko zazpi jokalarik euren selekzio nazionalen deiak jaso dituzte, urri bukaeran eta azaro hasieran jokatuko diren lagunartekoetan parte hartzeko. Nazioarteko deialdiak behartutako geldialdia izanen du Nexus Energia ASOBAL Ligak eta bertan lehian izanen dira Artalekun jokatzen duten zenbait jokalarik.
Alde batetik, Mario Nevado Espainiako selekzioarekin izanen da urriaren 30ean eta azaroaren lehenean Suediaren kontra jokatuko duten bi lagunartekoetan parte hartzeko. Nacho Torrescusa ere taldearekin izanen da. Rodrigo eta Esteban Salinas anaiak ere Txileko selekzioan izanen dira, Aitor Etxabururen gidaritzapean. Lau Nazioen Txapelketan hartuko dute parte, Buenos Airesen (Argentina), urriaren 29tik azaroaren 1era.
Bertzalde, Piotr Mielczarskik eta Jakub Skrzyniarzek Poloniako selekzioarekin jokatuko dute Txekiaren kontrakt lagunartekoa, urriaren 31n. Bertan, Julen Aginagalde ere izanen da, klubeko kirol zuzendaria, entrenatzaile laguntzaile lanetan. Azkenik, Marko Jevtic Serbiako selekzioarekin izanen da, urriaren 31n jokatuko den Esloveniaren kontrako lagunartekoan parte hartzen.
Bidasoaren harrobiko jokalariek ere jaso dute nazioarteko deialdietan parte hartzeko deia. Hain zuzen ere, Unai Barreto, filialeko jokalaria, Espainiako 17 urtez azpiko selekzioaren zerrendan sartu da. Talde honek Marruekosen jokatuko du kategoria honetako Munduko Txapelketa, urriaren 24tik azaroaren 1era.