Corentin Louakima fitxatu du Real Unionek heldu den denboraldirako

2025/06/27
Eskuin hegalean ari da jokalari frantsesa. PSG taldearen harrobian hezitakoa da eta ondotik, AS Romako harrobian jokatu zuen, baita Italiako C Seriean ari den Calcio Lecco 1912 taldearen ere. Urtebetez sinatu du orain txuribeltzekin.
Corentin Louakima fitxatu du Real Unionek heldu den denboraldirako

Real Unionek jakitera eman duenez, talde txuribeltzak Corentin Louakima fitxatu du heldu den denboraldirako, urtebeteko kontratuarekin. Eskuin hegalean aritzen den jokalari frantsesa, Corentin Ollivier Louakima, libre dator azken denboraldi honetan Calcio Lecco 1912an Italiako C Seriean jokatu ondotik. Aitzinetik ere, PSG taldeko harrobian hezi zen eta AS Romako harrobiaren parte ere izan zen gaztea.