Egiako Nazioarteko Eskubaloi txapelketaren XXX. edizioa ospatuko da asteburuan

2025/08/21
Irudek Bidasoa Irunek Cesson Métropole Handball taldearen kontra jokatuko du lehen partidua bihar, abuztuaren 22an. Finala berriz, baita hirugarren eta laugarren posturako lehia ere, larunbatean (abuztuaren 23an) jokatuko da.
Egiako Nazioarteko Eskubaloi txapelketaren XXX. edizioa ospatuko da asteburuan

Egiako Nazioarteko Eskubaloi Txapelketaren XXX. edizioa ospatuko da asteburu honetan. Uda parteko hitzordu klasiko bat bihurtu da lehiaketa, aurredenboraldiko beroketa gisa. Bertze behin ere, maila handiko taldeak bilduko ditu Donostian eta tartean, IRUDEK Bidasoa Irun taldeak parte hartuko du prestigio handiko txapelketa honetan, denboraldi berrirako prestaketa segitzeko aukera bikaina dena.

Bidasoak Frantziako ligako Cesson Métropole Handball taldearen kontra eginen du debuta, bihar, abuztuaren 22an, 20:00etan. Intentsitate eta lehiakortasun erritmo handiko norgehiagoka izatea espero da. Lehen partidu honetako emaitzaren arabera, hurrengo egunean Limoges Handball edo BM Ciudad de Logroño taldearen kontra ariko da talde horia, hirugarren eta laugarren posturako lehian edota finala jokatzeko; bi talde hauek ere txapelketako kartelaren parte dira, eta maila handiko aurkariak dira, eta bihar ere bertze finalerdia jokatuko dute elkarren kontra, 18:00etan.