Futbol 7 txapelketak hogei urte ospatuko ditu larunbatean

2025/06/12
Ekainaren 14an, larunbatez, Futbol 7 txapelketa ospatuko da Hendaiako Ondarraitz zelaian. Momentuz 30 taldek izena eman dute, eta egun osoko egitaraua antolatu dute. Hogeigarren edizioa izango da, euskal preso, iheslari eta deportatuen alde. Kirola, elkartasuna eta ospakizuna uztartzen dituen eguna izango da. Haritza Aranzabal eta Urko Adurizekin hitzegin dugu
Futbol 7 txapelketak hogei urte ospatuko ditu larunbatean

Hogeigarrenez, euskal preso, iheslari eta deportatuen aldeko Futbol 7 txapelketak bizitasunez beteko ditu Hendaiako Ondarraitz futbol zelaiaren inguruak. Ekainaren 14an izango da urteroko hitzordua, “20 urtez presoekin elkartasunez” lelopean. Aurtengo edizioak ohiko lehiatik harago joan nahi du: kirol giroaz gain, azken hamarkadetan elkartasunak egin duen ibilbidea ospatu eta etorkizunerako konpromisoa berresteko aukera izango da.
Momentuz 30 taldek eman dute izena eta antolatzaileek egun osoko egitaraua proposatu dute, kirola, musika eta elkartasuna uztartuz. Txapelketako lehen hiru sailkatuek sari bereziak eskuratuko dituzte.

EGITARAUA: Hendaiako Ondarraitz futbol zelaian

    08:30 – Txapelketaren hasiera

    12:30 – Ekitaldi nagusia

    13:00 – Bazkari herrikoia

    17:00 – Zker Band-en kontzertua

    20:00 – Kontzertuak: KODE, ØDEI eta DJ Uzkülüz