Gabonetako Taldekako Txapelketa herrikoia antolatu du Lur Alai Squash Klubak

2025/12/24
Abenduaren 26an eta 27an ospatuko da, Artalekun, eta emakume, gizon eta gaztetxoen taldeak osatu beharko dira bertan parte hartzeko. Lehiaketak ez du helburu lehiakorra izanen, baizik eta kirola egitea izanen da garrantzitsuena, baita elkarrekin jolastea ere. Izen ematea oraindik ere irekia dago eta horretarako, klubarekin harremanetan jarri beharko da, luralaisquash@gmail.com helbidea.
Gabonetako Taldekako Txapelketa herrikoia antolatu du Lur Alai Squash Klubak

Lur Alai Squash Klubak Gabonetako Taldekako Txapelketa herrikoia antolatu du abenduaren 26 eta 27rako Artalekun. Gizon, emakume eta gaztetxoek taldeak osatu beharko dira parte hartzeko, bakoitza bere kategorian. Oraindik ere izen emateko aukera irekia du klubak eta horretarako, 687 976 496 telefono zenbaki deitu beharko da, edota luralaisquash@gmail.com helbide elektronikora idatzi. 

Klubetik adierazi dutenez, txapelketa honen helburua ez da lehia izanen, baizik eta kirolaz elkarrekin gozatzea, eta lagunartean giro paregabean squash-ean aritzea. Klubak ere jendea animatu nahi izan du parte hartzera, besta hauek ohitura osasuntsuekin ospatzera eta kirolarekin dibertzira. Gainera, jakinarazi dute, Olentzero eta Mari Domingiren bisitarekin borobilduko dutela txapelketa, eta denentzat opariak ekarriko dituztela.