Hendaiako Sokoburu hondartza gazteen topagune bilakatu zen

2026/11/24
Larunbat honetan ospatu da Hendaiako Sokoburu hondartzan Sokoburu Surf Jaialdiaren zazpigarren edizioa. Itsasoaren egoerak lagunduta, surfean aritzeko baldintza bikainak izan dituzte parte-hartzaileek. Euskal Herriko hainbat txokotatik etorritako 9 eta 16 urte bitarteko 130 surflari gazte baino gehiago bildu dira hitzorduan.
Hendaiako Sokoburu hondartza gazteen topagune bilakatu zen
Azaroaren 21ean ospatu zen Hendaiako Sokoburu hondartzan Sokoburu Surf Jaialdiaren zazpigarren edizioa. Itsasoaren egoerak lagunduta, surfean aritzeko baldintza bikainak izan dituzte parte-hartzaileek. Euskal Herriko hainbat txokotatik etorritako 9 eta 16 urte bitarteko 130 surflari gazte baino gehiago bildu dira hitzorduan. Egun osoan zehar, surfaz gozatzeko eta euren trebetasunak erakusteko aukera izan dute. Hendaiako Surf New School eta Irungo Central Surf Eskolak elkarlanean antolatutako jaialdiak Euskal Herriko surfalarien hitzordu garrantzitsua bilakatu da. Hendaiako Sokoburu hondartza surflari gazteenaren topagune bilakatu da larunbat honetan, Sokoburu Surf Jaialdiaren zazpigarren edizioarekin. Itsasoaren egoera lagun, surfean aritzeko baldintza bikainak izan dituzte parte-hartzaileek, eta Euskal Herriko hainbat txokotatik etorritako 9 eta 16 urte bitarteko 130 surflari gazte baino gehiago bildu dira hitzorduan. Egun osoan zehar, gaztetxoek olatuen gainean dituzten trebetasunak erakusteko eta surfaz gozatzeko aukera izan dute. U10, U12, U14 eta U16 kategorietan banatuta aritu dira neska-mutilak, goizeko eta arratsaldeko txandetan. Jaialdiaren helburua ez da sailkapen zorrotza egitea, surflari gazteen arteko topaketa sustatzea eta guztiek esperientziaz gozatzea baizik. Kirol jardueraz gain, egunak aisialdirako tartea ere izan du. Parte-hartzaileek elkarrekin bazkaldu dute, eta arratsaldean finalak, musika, skate ekitaldia, sari-banaketa eta zozketa izan dituzte. Hendaiako Surf New School eta Irungo Central Surf Eskolak elkarlanean antolatutako ekimenak, beste behin ere, surfaren inguruko giro ederra eta belaunaldi berrien arteko harremanak sustatzeko balio izan du. Sokoburu Surf Jaialdiak, zazpigarren edizio honetan ere, gazteen surfaren hitzordu nagusietako bat izaten jarraitzen du Euskal Herrian.