Hendaiako New School eskolak 6. Surf Txapelketa antolatzen du
2025/11/13
Hendaiako New School eskolak bere 6. Surf Txapelketa antolatu du, eta azaroaren 15ean izango da. Lehiaketa honen helburua da Euskal Herri osoko surflariak elkartzea eta elkar ezagutzeko topagune bat sortzea. Liher Geledan New School Surf Eskolako kidea eta txapelketaren antolatzailearekin hitz egin dugu.
Aurtengo edizioan, Euskal Herriko hainbat lekutatik etorritako 110 surflari baino gehiagok eman dute izena. Txapelketa goizeko 9:00ak aldera hasiko da, eta hiru surf gune irekiko dira. Serie bakoitzean bost surflarik hartuko dute parte.12:30ean bazkaria antolatu dute parte-hartzaile eta laguntzaileentzat, eta 13:30ean berriro ekingo diote txapelketari. Jardunaldia 18:00etan amaituko da, sarien banaketarekin.