Hugo Carrillo utzita etorriko da Real Zaragozatik Real Unionera
2025/08/14
Xerez Deportivoko beheko mailetan hezitako jokalaria da eta pasa den urtean debutatu zuen klubeko lehen taldearekin. Neguko merkatuan ordea, Real Zaragozaren bigarren taldeak fitxatu zuen. Orain, 23 urteko atzelaria denboraldi baterako etorriko da Stadium Galera.
Hugo Carrillo Mariscal (Jerez de la Frontera, 2002) da Real Uniongo jokalari berria, Real Zaragozatik utzita datorrena. 23 urteko atzelari berria Xerez Deportivoko beheko mailetan hezia da. Joan den denboraldian klub bereko lehen taldean debuta egin zuen eta titular moduan jokatu zuen partida guztietan. Neguko merkatuan ordea, Real Zaragozaren bigarren taldeak fitxatu zuen, eta bertan bigarren itzuli osoa jokatu zuen titular gisa. Gainera, lehen taldearekin entrenatzen aritu da eta oraingo aurredenboraldian partehartze handia ere izan du bertan. Orain, Carrillo Real Unionera dator utzita denboraldi baterako, atzeko koadroak indartzeko.