Irudek Bidasoa Irun bertze behin Euskal Kopako finalean

2026/01/15
Talde irundarraren filiala den Ilcapo Hondarribiaren kontra jokatu zuen Bidasoak Euskal Kopako finalerdia eta, hasiera parekatu izan bazen ere, 28-37ko markagailuarekin lortu zuen ASOBAL Ligako taldeak garaipena eskuratzea, baita finalerako txartela ere. Zarautz izanen du talde horiak kopa altxatzeko borrokan arerio. Partidua urtarrilaren 21ean ospatuko da, oraindik zehaztu gabe dagoen ordutegian.
Irudek Bidasoa Irun bertze behin Euskal Kopako finalean
Ilcapo Hondarribia 28
37 Irudek Bidasoa Irun

Irudek Bidasoa Irunek Ilcapo Hondarribia bere filiala gainditu zuen atzo Euskal Kopako finalerdian, 28-37ko markagailuarekin irabazi ondotik. Horrela, taldde irundarrak Euskal Kopako finalean egoteko txartela eskuratu du bertze behin. Urtarrilaren 21ean, heldu den asteazkenean, ospatuko da finala eta Bidasoak Zarautz izanen du aitzinean, kopa altxatzeko borrokan, oraindik zehaztu gabe dagoen ordutegian. 

Erritmo bizia jarri zuen Bidasoak hasieratik eta eraginkortasuna erakutsi zuen erasoan, markagailua irekiz eta Ilcapo Hondarribiarekin tartea handituz. Lau goleko abantaila zuen bisitariak, baina Joseba Zabalaren taldeak, atsedenaldira bidean, erdira murriztu zuen tartea eta aldegeletara 12-14ko emaitzarekin joan ziren bi taldeak. Bigarren zatian, irundarren nagusitasunak indarra hartu zuen eta geroz eta zabalagoa zen, garaipena erabakita utzita. Azkenik, Bidasoak 28-37ko markagailuarekin irabazi zuen eta Euskal Kopako finalean egoteko txartela ere poltsikoratu zuen. Finala, urtarrilaren 21ean ospatuko da, Zarautzen kontra.