Irudek Bidasoa Irun ezin izan zen Espainiako Kopako finalera ailegatu
2026/02/09
Finalerdietan Barça izan zuen aurkari Alex Mozasen taldeak eta 37-31ko markagailuarekin galdu zuen, finaleko atarian geldituz. Hala ere, entrenamendu ona izan zen partidua horientzat, denboraldiko bigarren itzuliaren hasieran kokatua baliagarria izanen delako bihar Caserio Ciudad Realen kontra jokatuko duten ASOBAL Ligako neurketarako.
Espainiako Koparekin eman dio hasiera Irudek Bidasoa Irunek denboraldiko bigarren itzuliari. Barça izan zuen aurkari lehen finalerdian eta 37-31ko markagailuarekin galdu zuen talde horiak. Finalaren atarian gelditu zen beraz, baina lehiaketaren martxa hartzeko baliagarria izan zen neurketa. Kataluniarrak izan ziren hasieratik erritmoa ezarri zutenak eta lehen golak ere eurenak izan ziren. Hamargarren minuturako lau goleko errenta lortua zuten Barçakoek (8-4), baina Alex Mozasen taldeak ez zuen amore eman. Poliki-poliki euren lekua hartzen joan ziren eta aldea gol bakarrera murriztu zuten. Macielek geldiketa onak egin zituen atean eta hori ere lagungarria izan zen bidasotarrentzat. Horrela, nahiko parekatuak iritsi ziren lehen ordu erdiko azken minutuetara. Etengabeko gol-trukeak izan ziren orduan eta blaugranek errenta handitzeko aprobetxatu zuten hori berriz ere, nahiz eta atsedenaldira 17-15koarekin joan.
Bigarren zatian, indartsu kantxaratu zen Bidasoa, aldea murrizteko ideia garbiarekin. Hala ere, helburu bera zuen Barçak eta segidan jarri zen martxan 5-1eko partziala lortuz eta bortz goleko errenta lortuz berriz ere. Irundarrek erasora jo zuten orduan, baina kataluniarren atezainaren geldiketei esker, 31-26koa soilik lortu zuten partiduaren bukaerarako, aurkariaren errenta bere hortan utziz. Barçaren nagusitasunak aitzinera segitu zuen eta kontrolpean eduki zuen partidua azken minutuetan, aukerarik gabe utziz bidasotarrak. Azkenik, 37-31ko markagailuarekin bukatu zen neurketa eta Bidasoak bertan behera utzi behar izan zuen finalera ailegatzeko ametsa.
Honen ondotik, ASOBAL Ligako lehia hasiko da eta beraz, asteburuko txapelketa entrenamendu baliagarria izan da bertan garrantzitsuak diren puntuak eskuratzeko. Bihar bertan emanen dio hasiera Bidasoak Ligako bigarren itzuliari. BM Caserio Ciudad Real bisitatuko du horretarako, 20:00etan.