Irudek Bidasoa Irunek ezin izan zuen Kiel handia garaitu
2026/02/25
Irundarrek 32-37ko markagailuarekin galdu zuten THW Kiel talde alemaniarraren kontra. Hasiera bikaina izan bazuen ere, aurkariak segidan hartu zion aurrea etxeko taldeari eta bidasotarrei gibeletik segitzea egokitu zitzaien. Puntuak galdu bazituzten ere, horiek itxura ona eman zuten munduko talde onenaren kontra eta azken momentura arte hurbiletik segitu zion.
Irudek Bidasoa Irunek 32-37ko markagailuarekin galdu zuen, atzo Artalekun, THW Kiel talde alemaniarraren kontra. Hasiera bikaina izan zuten etxekoek, baina aurkariak segidan hartu zion aurrea, neurketa bukatu bitarte mantendu zuena gainera. Hala ere, bidasotarrek hurbiletik segitu zieten, azken minutura arte saiakera eginez, baina azkenik ezin izan zuten munduko talderik onena garaitu.
Alex Mozasen jokalariek indartsu ekin zioten neurketa, 3-0eko partzialarekin gol aukerarik gabe utziz Kiel-i. Artalekuko zaleak gora etorri ziren orduan, minutu horiez gozatuz. Hala ere, alemaniarrek segidan erantzun zuten eta 0-5eko partziala eginda, aitzinetik jarri ziren hamargarren minuturako. Orduz geroztik, ez zuten markagailuan hartutako nagusitasuna askatu eta bukaera bitarte aitzinetik mantendu ziren. Kielek bere erritmoa ezarri zuen, defensa sendo eta joko bizkorra ere kantxaratuz, eta bidasotarrek zailtasunak izan zituzten indar hori geldiarazteko. Edonola ere, amore eran gabe segitu zuten etxekoek lanean eta hurbiletik ere segitu zieten emaitzan, atsedenaldira 15-18koarekin ailegatuz.
Bigarren zatian, gol-truke etengabean hasi ziren, etxekoek markagailuko tartea murrizteko asmo garbia zutela. Hala ere, Alemaniako taldeko atezainak geldiketa ederrak egin zituen eta errenta handitzeko aukera eman zion honek Kiel-i (24-28, 45 min). Besoak jeitsi gabe lanean segitu zuen Bidasoak, nahiz eta ezin izan zuen tarte hori gehiago murriztu. Azkenera arte saiatu arren, Alex Mozasen taldeak 32-37 galdu zuen atzo Artalekun, nahiz eta zutik jaso porrota eta ohore handiz, munduko talde onenaren kontra.
Honen ondotik, Irudek Bidasoa Irun dagoeneko ortziraleko partiduan pentsatzen ari da. ASOBAL Ligako neurketa egokitzen zaio oraindoan, otsailaren 27an. Viveros Herol BM Nava jasoko du etxean beraz, 20:30ean.