Irudek Bidasoa Irunek lurraldearen nortasuna eta lankidetza sareak isladatu nahi izan ditu 2025/26 denboraldirako prestatu dituen elastikoetan
Bidasoa Kirol Elkarteak ortzirale honetan aurkeztu ditu IRUDEK Bidasoa Irunek LIGA NEXUS ENERGÍA ASOBALeko pistetan erabiliko dituen jantzi berriak. “Lurraldea gara” leloa hartuta, jantzi berriek Euroeskualdearen balioa azpimarratzen dute: Euskadi, Iparraldea eta Nafarroako iparraldea. Kamisetak klubak egindako ibilbidea islatzen du, muga bi aldeetako herri, klub hitzartu eta erakundeekin harreman sendoak eraikitzeko gai izan baita.
Kamiseten diseinua klubak bizi duen unea ongi islatzen du: hazkunde garaia da, kirol, erakunde eta lurralde mailan, Europan duen presentziak eta klub zein komunitateekin duen lankidetza-sare gero eta zabalagoak markatua. Diseinuak, gainera, klubarekin identifikatzen diren kolore klasikoak daramatza: horia eta urdina, klubaren ikur bihurtuak dagoeneko. Euroeskualdean inspiratuta, kamisetetan klubarekin harreman aktiboa duten herri guztien izenek osatutako marrazki grafiko bat du, lurraldearen nortasun partekatua irudikatzen duen mapa sinboliko bat dena. Lepoaren atzealdean, Euroeskualde honetako zazpi probintzien armarriak ere ageri dira, Ikurriñarekin batera, batasun kulturalaren ikur gisa.
Estetikaz haratago, diseinu honek Bidasoa klubaren irudia indartzea du helburu: historia, oraina eta lurraldearekin lotura sakona dituen erakunde bat. Azken denboraldietan ohikoa izan den bezala, kamisetak Iñigo Sanz irundar diseinatzaileak diseinatu ditu, eta Geff da Bidasoa Kirol Elkartearen arropa hornitzaile ofiziala.