Irudek Bidasoa Irunek porrot egin zuen atzo THW Kielen kontra

2026/03/04
Talde irundarrak 27-20ko emaitzarekin galdu zuen atzo THW Kiel-en kontra. Atean asmatu ezinik ibili ziren lehen minutuetan bi taldeak, baina etxekoek euren lekua aurkitu zuten segidan. Markagailuan tartea irekitzen hasi ziren eta neurketaren kontrola ere eraman zuten orduz geroztik. Bidasotarrek ezin izan zuten ezer egin abantaila hori deuseztatzeko eta gibeletik aritu ziren bukaera bitarte.
Irudek Bidasoa Irunek porrot egin zuen atzo THW Kielen kontra
THW Kiel 27
20 Irudek Bidasoa Irun
Irudek Bidasoa Irunek 27-20ko emaitzarekin galdu zuten atzo THW Kielen kontra. Atean asmatu ezinik aritu ziren bi taldeak lehen minutuetan, baina bigarren partzialaren ondotik, etxekoek nagusitasuna lortu zuten eta euren alde jarri zuten markagailua, bukaera bitarte. Bidasotarrek, saiatu arren, ezin izan zuten ezer egin neurketaren kontrola edukitzeko eta gibeletik jokatu behar izan zuten ordubete guztian. Erasoan huts eginda hasi ziren bi taldeak atzo Wunderino Arena estadioan. Lehen ordu laurdena bitarte iraun zuen horrek eta hori markagailuan ere islatu zen, gol guti ageri baitziren hor (2-2, 10 min.). Kielek orduan erritmoa bizitu zuen eta, aldi berean, Bidasoak trabak aurkitu zituen erasoan euren jokoa erakusteko. Horrela, lehen tartea ireki zuen etxeko taldeak, 6-3koarekin. Alex Mozasek hutsartea eskatu zuen momentu horretan, baina dinamika horrek segida izan zuen. Alemaniarrak fin ibili ziren erasoan eta abantaila handitzen joan ziren atsedenaldira bidean (8-4, 20 min.). Talde irundarrak erantzun zuen, Skrzyniarzek atepean egindako geldiketa on batzuei esker eta horrela, lehen zatiaren bukaeran, soilik hiru goleko aldea edukitzea lortu zuten (11-8). Bigarren zatian, etxekoak garaipena eskuratzeko helburu garbiarekin kantxaratu ziren eta gogor aritu ziren borrokan hori lortzeko. Segidan sei goleko abantaila lortu zuten, erasoan asmatuz eta defentsan ere atezainak lan ona eginez (19-13, 45 min.). Alex Mozasen taldeak abantaila murrizteko saiakera egin zuen, baina aurkariaren atezainarekin topo egin zuen behin eta berriz eta ezinezkoa egin zitzaion aukerak aprobetxatzea. Hala ere, aldea bere horretan mantentzea lortu zuten eta, Kielek partidua kontrolpean bazuen ere, azkenean 27-20ko emaitzarekin bukatu zen neurketa, Bidasoak porrot eginda, baina lehiatu zuenaren sentsazioarekin. Honen ondotik, talde irundarraren hurrengo hitzordua ortzirale honetan izanen da, martxoaren 6an, Bada Huescaren kontra (20:30). EHF European Leagueko Main Roundari dagokionez, hurrengo partidua asteartean (martxoak 10) jokatuko du, Artalekun, Montpellier Handball taldearen kontra. 20:45ean aurreikusi dute partidua, nahiz eta oraindik EHFren baieztapenaren zain dauden.