Irudek Bidasoa Irungo sei kide nazioarteko txapelketetan

2026/01/07
Urtarrilaren 15ean hasiko den EHF Euro 2026 txapelketan izanen dira Irudek Bidasoa Irungo lau kide: Jakub Skrzyniarz eta Julen Aginagalde kirol zuzendaria Poloniako selekzioarekin, Marko Jevtic Serbiakoarekin eta Nacho Torrescusa prestatzaile fisikoa Espainiako selekzioarekin. Bertzalde, Esteban eta Rodrigo Salinas anaiak Txileko taldearekin egonen dira, urtarrilaren 19tik 25era Paraguayen ospatuko den Hego Erdialdeko Txapelketan.
Irudek Bidasoa Irungo sei kide nazioarteko txapelketetan
Ingrid Anderson-Jensen

Urtarrila beti izaten da atseden hilabetea eskubaloian, ASOBAL Ligari dagokionez. Hala ere, jokalari eta teknikariak ez daude geldirik eta nazioartean dabiltza txapelketa desberdinak jokatzen. Hori da Bidasoaren kasua ere, klubeko eta lehen taldeko sei kide izanen baitira EHF Euro 2026 txapelketan, baita Hego Erdialdeko Txapelketan ere.

Alde batetik, Bidasoa klubeko lau kide arituko dira urtarrilaren 15ean hasiko den EHF Euro 2026 Txapelketan. Jakub Skrzyniarz atezaina eta Julen Aginagalde kirol zuzendaria Poloniako selekzioarekin arituko dira. Horrez gain, Marko Jevticek Serbiakoarekin jokatuko du eta azkenik, Nacho Torrescusa prestatzaile fisikoa Espainiako selekzioaren parte izanen da lehiaketa berean. Espainiako selekzioak jokatuko du lehenbizi, urtarrilaren 15ean, Jevticen selekzioaren kontra. Biharamunean, Skrzyniarzen Poloniak eginen du debuta, Hungariaren kontra. Bertzalde, Irudek Bidasoa Irungo bertze bi jokalari Hego Erdialdeko Txapelketan izanen dira, urtarrilaren 19tik 25era Asuncionen (Paraguay). Hain zuzen ere, Esteban eta Rodrigo Salinas anaiak ariko dira lehiaketan, Txileko selekzioarekin.