Jakub Sladkowskik utzita jokatuko du Tubos Aranda Villa de Aranda taldean
2025/06/24
Irudek Bidasoa Irungo jokalariak utzita jokatuko du 2025/26 denboraldian, kasu honetan, Tubos Aranda Villa de Aranda taldean. Aurtengo denboraldian ere, horrela jokatuko du Impulse BM Guadalajara taldean, guztira 30 partidu jokatuz plenitude ASOBAL Ligan eta 96 gol sartuz.
Bidasoa Klubak jakinarazi duenez, Jakub Sladkowski talde horiko jokalariak utzita jokatuko du heldu den denboraldian, 2025/26koan. Poloniarra Tubos Aranda Villa de Aranda taldean arituko da.
Jakub Sladkowskik utzita jokatu du aurtengo denboraldian ere, Impulse BM Guadalajaran. Guztira 30 partidu jokatuko ditu eta 96 gol sartu. Horrela, urte ona eginda, Bidasoak berriz ere bertze talde batera uzteko erabakia hartu du, kasu honetan, Tubos Aranda Villa de Aranda taldean arituko da poloniarra. Klub horiak zorterik onena opa dio jokalariari etapa berri honetan, bere ibilbide profesionalean garrantzitsua izanen den bilakaera lortzeko.