Javi Fontan Real Unionen fitxaketa berria

2025/06/24
Jokalari galiziarrak 2026ko ekainera bitarte sinatu du talde txuribeltzarekin. Azken denboraldi honetan, Pontevedra CF taldean aritu da eta Lehen RFEF Mailara igotzea lortu dute. Aitzinetik, CF Talavera, Real Aviles Industrial eta Arosa SD taldeetan jokatu du Fontanek.
Javi Fontan Real Unionen fitxaketa berria

Real Union Klubak jakitera eman duenez, Javi Fontan izanen da talde txuribeltzaren jokalaria heldu den denboraldian. Atzelari galiziarrak 2026ko ekainera bitarte sinatu du Ramses Gilek gidatuko duen taldearekin. 

Javier Fontan Mondragon Vilagarcia de Arousako 25 urteko jokalaria da eta libre dator Stadium Galera Pontevedra FC taldetik. Azken denboraldi honetan, Lehen RFEF mailara igotzea lortu du Galiziako taldearekin, eta guztira 26 partidu jokatuko ditu, Bigarren RFEF mailako lehen multzoko 22 eta Errege Kopako lau. Horietan bi gol sartu ditu Fontanek. Aitzinetik ere, CF Talavera, Real Aviles Industrial eta Arosa SC taldeetan jokatu du galiziarrak.