Javier Soroeta Real Uniongo fitxaketa berria
Real Unionek jakitera eman duenez, Francisco Javier Soroeta Rodriguez (Donostia, 2005) jokalaria da talde txuribeltzaren fitxaketa berria. Hogei urteko aurrelariak bi urtez sinatu du Stadium Galen aritzeko. Soroeta Real Sociedad de Fútbol klubeko harrobitik dator. Azken denboraldian, Real Sociedad C taldean aritu da Bigarren Federazio mailan, 17 neurketa jokatu eta 3 gol sartuz guztira. Era berean, Bigarren Mailaran igo den Real Sociedad B taldeko dinamikan aritu da, harekin debuta egitera iritsiz. Realean aritzeaz gain, Antiguoko eta Pasaia KE klubetan ere aritua da.
Fitxaketa honekin, klub irundarrak aurrelari peto-petoa gehituko du denboraldi berriko proiektura. Gaztea, azkarra, desmarke onak egin eta ate aurrean definitzeko gatiasun nabarmenekin. Soroeta area barruan egiten dituen mugimendu bizkorrengatik eta gol senagatik nabarmentzen da. "Gure ongietorri beroena eman nahi diogu jokalariari eta gure klubean arrakasta asko lor ditzala", erranez bukatu du Real Unionek fitxaketaren berri emateko zabaldu duen oharrean.