João Magalhãesek Bidasoaren elastikoa jantziko du heldu den denboraldi hasieran
2026/05/28
Bidasoa Kirol Elkarteak jakinarazi duenez, FC Porto taldearekin akordio lortu ondoren, João Magalhães jokalaria Artalekun arituko da heldu den denboraldi hasieran. Sei hilabeteko lagapenarekin ailegatuko da Irunera, denboraldi bukaera bitarte luzatzeko aukerarekin. 1,94 metroko altuera duen hegaleko jokalaria taldeko defentsa indartzeko baliagarria izanen da.
Bidasoa Kirol Elkarteak akordioa lortu du FC Porto taldearekin eta, horren arabera, João Magalhães jokalaria Artalekura ailegatuko da heldu den denboraldiaren hasieran. Lehen sei hilabeteetako lagapen akordioa sinatu dute bi klubek, baina denboraldia bukatu bitarte luzatzeko aukera izanen du hitzarmenak.
João Magalhães hegaleko jokalaria Irudek Bidasoa Irun taldearen defentsa indartzera etorriko da Artalekura, intentsitatea, defentsako konpromisoa eta lehiatzeko esperientzia eskaintzera. Bere ezaugarrien artean, lanerako gaitasuna, defentsarako sendotasuna eta indarra nabarmentzen dira. Izan ere, 1,94 metroko altuera du eta taldeari oreja eta sendotasuna emanen dizkio honekin.
Klubetik ongi etorria eman nahi izan diote Magalhãesi eta zorterik onena opa etapa berri honetan, CD Bidasoa taldearen elastikoa defendatzen.