Jon Ander Iribarrek utzita jokatuko du Zaragozako Eskubaloi taldean
2025/07/04
Bidasoa Klubak jakinarazi duenez, 2025/26 denboraldian, Jon Ander Iribar gazteak Zaragozako Eskubaloi taldean jokatuko du utzita. 2024. urtean egin zuen debuta jokalariak elastiko horiarekin Europako lehiaketan, Benficaren kontra Bidasoak EHF European Leagueko Main Round-aren barrenean.
Bidasoa Klubak jakitera eman duenez, Jon Ander Iribarrek Zaragozako Eskubaloi taldean arituko da utzita heldu den denboraldian, 2025/26koan. Iribarrek Irudek Bidasoa Irunekin debuta egin zuen 2024 urtean eta azken denboraldian ere Europako lehiaketan gauza bera egin zuen, elastiko horia jantzia zuela. Hain zuzen ere, EHF European Leagueko Main Roundeko SL Benficaren kontrako partiduan izan zen hori.
Bidasoa Klubak zorte on opa dio Jon Ander Iribarri bere ibilbideko etapa berri honetan, ziur baitaude esperientzia honek anitz lagunduko diola jokalari moduan garatzen. Eskerrak eman nahi dizkiote gainera, eurekin egon den bitartean erakutsitako konpromisoagatik eta dedikazioagatik, eta euren desiorik onenak bidaltzen dizkiote etorkizunerako.