Joseba Zabala Ilcapo Hondarribiako entrenatzaile berria

2025/06/16
Prestatzaile irundarra talde bereko jokalaria izan zen eta azken urteetan, Euskal Ligako kadete mailako gizonen taldea, baita Lurraldeko Lehen Mailako gizonen taldea ere, entrenatzen ere aritu da. Berekin batera, Aitor Leartek eta Aitor Alvarezek osatuko dute Lehen Maila Nazionaleko talde teknikoa.
Joseba Zabala Ilcapo Hondarribiako entrenatzaile berria

CD Bidasoa eta Hondarribia Eskubaloia klubek jakitera eman dutenez, Joseba Zabala izanen da 2025/26 denboraldian Lehen Maila Nazionaleko Ilcapo Hondarribia taldeko entrenatzaile berria. Irundarrarekin batera, Aitor Learte eta Aitor Alvarez arituko dira talde teknikoan lanean.

Joseba Zabala (Irun, 1994/06/21), Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako graduatua da eta entrenatzaile gisa bere ibilbide profesionala Ereintza Eskubaloia klubaren harrobian hasi zuen, 2015 eta 2019 urteen artean. 2019an berriz, CD Bidasoan sartu zen eta iazko denboraldira arte, Euskal Ligako kadeteen gizonen taldeko eta Gizonezkoen Lurraldeko Lehen mailako Done Pedro Hondarribia taldearen lehen entrenatzailea izan da. Honez gain, Zabala Ilcapo Hondarribiako jokalaria izan zen, eta talde horrekin 2021ean Lehen Maila Nazionalera igoera lortu zuen.