Kiroletik - Bidasoa Xake Kluba
2025/12/09
Bidasoa Xake Klubak Irun Hiria Open Txapelketa antolatu du abenduaren 5etik 8ra. Klubak txapelketa hau antolatzen duen lehen aldia da. Bertan lehiatuko dira eskualdeko xakelaririk onenak, baita beste herrialde batzuetatik etorritakoak ere. Iker Arri Bidasoa Xake Klubeko zuzendaritza taldeko kidea da eta txapelketaren prestaketez eta klubaren egungo egoeraz mintzatu zaigu.