Kiroletik - Emakumeok Zast!
2025/11/05
Parean eta Kera elkarteek abian dituzte emakumeak kirolera erakartzeko egitasmoak. Alde batetik, Parean elkarteak emakume eta neskentzako kirol eskaintza biltzen duen liburuxkaren edizio berria atera du. Aldi berean, emakumeen kirola ikusarazteko helburua duen Mendi Urruzunoren Hamaika emakume*, hamaika erronka argazki erakusketaren antolatzaileetako bat izan berri da ere. Bertzetik, Emakumeok Zast proiektuaren hirugarren edizioa martxan dute bi elkarteek elkarlanean. Kera elkarteko Ane Toledo eta Parean elkarteko Ainara Lópezek proiektu horietako berritasunak aurkeztu dituzte.