Kiroletik - Parean elkartea eta Santiagotarrak
2026/10/09
Parean elkarteak, ikasturte berriaren hasierarekin batera, hainbat egitasmo eta lan ardatz zabal jarri ditu martxan Irunen. Argia da proiektu guztien xede nagusia: hiriko neska zein emakumeak kirolaren praktikara hurbiltzea, beren parte-hartzea sustatzea eta gizartean arrakala horren inguruko hausnarketa sakona eragitea. Horretarako, hiru Zutabe nagusi landuko dituzte berriro ere: Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetatik igaroko den argazki erakusketa ibiltaria eta unitate didaktikoa, hiriko klubek emakumeentzako duten eskaintza osoa biltzen duen gida, eta urriaren 18an Colón Pasealekuan ospatuko den Igande Sasoi jaialdia.