Kiroletik - Suge Trebeak Boleibol Kluba

2026/01/08

Izen berria estreinatu du aurten Suge Trebeak Irungo boleibol klubak. Orain dela hiru urte sortu zuten kluba emakumeei boleibolean aritzeko aukera eskaintzeko. Geroztik, hainbat berrikuntza izan dituzte izenaz gain. Kluba handitzen joan da eta aurten talde mistoa atera dute estreinakoz. Joxe Rodero Suge Trebeak bolei klubeko ordezkariak aurtengo denboraldiaren balorazioa egin du.