Leo Macielek Bidasoak segituko du 2027ra arte
2026/03/18
Argentinako atezainak Bidasoa Klubarekin duen akordioa bertze urte batez luzatu du eta hurrengo denboraldian ere talde irundarrare elastikoarekin arituko da lehian. Bi denboraldi darama Artalekun Macielek eta orduz geroztik, bere lana ekarpen handia izan da taldearentzat, bere esperientzia zabalarengatik, baita duen lidergotza eta profesionaltasunarengatik. Errendimentu handia ere erakutsi du azken urteetan eta taldearen gakoa bihurtu da momentu anitzetan.
Bidasoa Kirol Elkarteak jakinarazi duenez, Leo Macielekin zuen kontratua luzatu du bertze denboraldi batez. Atezain argentinarra duela ia bi denboraldi ailegatu zen Irunera eta orduz geroztik, bere ekarpena funtsezkoa izan da, bai kantxan, baita hortik kanpo ere. Bere esperientzia zabala lagungarria izan da momentu anitzetan, baita aldageletan ere, lidergotza, profesionaltasuna eta egonkortasuna ere emanez ondoan dituen jokalariei. Indibidualki, atezain moduan, bere errendimendua oso altua izan da eta erregularra izan daitekeela ere erakutsi du, neurketa gehienetan gakoa bilakatuz bere lana.
Nacho Vallesek berriz, taldea utziko du denboraldi bukaeran
Klubak Macielen berritzea argitaratzeaz gain, Nacho Vallesen agurraren berri ere eman du. Denboraldi honen bukaeran, Vallesek Irudek Bidasoa Irun utziko du, taldearekin 37 partidu ofizial jokatu ondotik, ASOBAL Ligan, EHF European Leaguean, Espainiako Kopan eta Euskal Kopan. Klubetik bere profesionaltasuna, konpromisoa eta errendimendua goraipatu dute eta eskerrak eman nahi izan dizkiote erakutsitako guztiagatik. Bere eguneroko lana, taldearekiko inplikazioa eta ekarpen kirolaria garrantzitsuak izan baitira taldearentzat denboraldi honetan zehar.