Luca Sangalli Real Uniongo jokalari berria
Real Unionek jakinarazi duenez, Luca Sangalli (Donostia, 1995) izanen da klubaren lehen taldeko jokalari berria. Denboraldi bukaera bitarte ariko da Stadium Galen, kontratua bertze urte batez luzatzeko aukerarekin. Balio anitzeko erdilaria da eta bigarren lerrotik ailegatu eta errematatzeko ahalmenagatik nabarmentzen da batez ere.
Luca Sangalli Real Sociedadeko harrobian hezitako jokalaria da eta kategoria guztietan nabarmendu zen bere ibilbide hasieran. 2018an egin zuen debuta Lehen Mailan talde txuri-urdinarekin eta, urte berean, lehen gola ere sartu zuen San Mamesen, Athletic Cluben kontrako derbian. Orduz geroztik, lehen taldeko dinamikaren parte izan zen eta 2020ko Errege Kopako txapeldun bilakatu zen. 2021/2022 denboraldian Bigarren Mailan jokatu zuen Realaren filialarekin.
2022/2023 denboraldian berriz, donostiarra FC Cartagenara joan zen, eta rol garrantzitsua izan zuen bertan. Ondorengo bi denboraldietan Málaga CF bezalako klub historiko batean aritu zen, eta bertatik dator orain Galera. Talde andaluziarrarekin Bigarren Mailara igotzea lortu zuen, eta kategoria horretan partida batzuk jokatu zituen.
Balio anitzeko erdilaria da, zelaiaren hainbat altueratan jokatzeko gaitasuna duena. Banaketan kalitatea erakusten du, eta bigarren lerrotik iritsi eta amaitzeko ahalmenagatik nabarmentzen da. Klub txuribeltzak ongi etorria eman nahi izan dio komunikabideetara zabaldu du oharrean eta zorterik onena opa etapa berri honetan txuribeltz gisa.