Lur Alai Squash Klubak emakumeei zuzendutako doako saioak eskeiniko ditu igandero Artalekun

2025/10/17
Kirolaren Kontseilu Gorenaren Emakumearen Unibertsoa (Universo Mujer) programarekin bat egin du klub irundarrak eta urriaren 19tik aitzinera, igandero, doako saioak eskeino ditu Artalekun, 11:00etatik 12:30era.
Lur Alai Squash Klubak emakumeei zuzendutako doako saioak eskeiniko ditu igandero Artalekun

Lur Alai Squash Klubak bat egin du Kirolaren Kontseilu Gorenak abiatutako Emakumearen Unibertsoa (Universo Mujer) programarekin. Horren baitan, doako saioak eskeiniko ditu klub irundarrak Artalekun, adin guztietako eta maila guztietako emakume kirolariei zuzenduak. Urriaren 19an ospatuko dute lehen entrenamendua, 11:00etatik 12:30era, eta orduz geroztik, igandero elkartuko dira leku eta ordu berean. Bertan parte hartzeko izena eman behar da aitzinetik eta horretarako bi bide jarri ditu klubak eskuragarri. Batetik, luralaisquash@gmail.com helbide elektronikora idatzi ahalko da edota, 687 97 64 96 telefono zenbakira deitu. Klubak eskualdeko emakume guztiak animatu nahi izan ditu igandean Artalekura bertaratzera squasha probatzera.