Manex Iradi fitxatu berri du Real Unionek
Real Unionek jakitera eman duenez, Manex Iradi Hernaniko gazteak talde txuribeltzean jokatuko du heldu den denboraldian. Atzelaria da Iradi eta Arenasen jokatu du azken bi denboraldietan, eta talde bizkaitarra Lehen Federaziora igotzeko giltzarrietako bat izan zen azkenekoan. Aurreko denboraldian, Bigarren Federazio mailan, baita Federazio Kopan ere, hiru gol sartu zituen hernaniarrak eta bi asistentzia eskuratu. Honez gain, Azpeitiko Lagun Onak taldean hezitako jokalaria da.
Ramses Gilen taldea indartuko duen atzelaria da. Klubak erran duenez, hegalean desorekatzeko gaitasuna duen jokalari erasokorra da eta abiadura handia duena. Argi dute egiten dituen erregateak edota bere bertikaltasunak sakontasuna emanen diola taldeari. Profil dinamikoa du Iradik eta balio anitzekoa.