Marco Jevtic-ek 2028ra arte sinatu du Bidasoarekin
Bidasoa Klubak eta Marko Jevtic jokalariak akordioa lortu dute, serbiarraren kontratua bertze bi denboraldiz berritzeko, 2028ra arte, jokalariaren jarraipena bermatuz honela, klubaren kirol proiektuaren baitan.
Marko Jevtic 2023-2024 denboraldian ailegatu zen Irunera, eta orduz geroztik taldearen funtsezko jokalaria bihurtu da. Bere errendimenduak, konpromisoak eta taldearekiko egokitzapenak garrantzi handia izan dute epe honetan taldearen garapenean. Orain, berritze honekin, Bidasoak Jevticengan duen konfiantza berretsi du, eta kantxan zein kantxatik kanpo klubaren balioak ordezkatzen dituen jokalari baten egonkortasunaren eta jarraikortasunaren aldeko apustua egin du. Klubak, datozen denboraldietan, Marko Jevticen talentua, esperientzia eta lidergoa taldeari eman nahi dio, hazteko prozesuan lortu nahi diren helburuak erdiesteko.