Mariño Real Unionek porrot egin zuten Athletic-en kontra

2025/11/25
Talde irundarra ongi zelairatu zen, baina bilbotarrek erritmo biziarekin jokatu zuten eta ongi baliatu zituen aurkariaren akatsak markagailuan aurrea hartzeko. Azkenean, 4-0eko markagailuarekin, Mariño Real Unionek ezin izan zuen deus ere egin eta puntuak Bilbon utzi zituen. Athletic-eko hirugarren taldeak eraginkortasuna erakutsi zuen etxeko zelaian eta zirrikitu guztiak ongi aprobetxatu zituen garaipena eskuratzeko.
Mariño Real Unionek porrot egin zuten Athletic-en kontra
Athletic Club C 4
0 Mariño Real Union

Mariño Real Unionek 4-0 galdu zuen, pasa den larunbat arratsaldean, Athletic C taldearen kontra. Lehen zatian gehiago izan baziren ere, irundarrek akatsak egin zituzten eta bilbotarrek ongi aprobetxatu zituzten hauek markagailua euren alde jartzeko. Erritmo biziarekin jokatu zuten eta Imanol Gomezen jokalariek utzitako zirrikituak baliatu zituzten hiru puntuak poltsikoratzeko. 

Ane Lopetegui jokalariak aitortu duenez, “partidua erritmo biziarekin hasi zen”. Batez ere, Athletic-ek ezarritako izugarrizko erritmoarekin. Hala ere, Mariño Real Unionek erritmo horretara egokitzea lortu zuen eta lehen zatian, “aurkaria baino hobeto” aritu zirela ere azpimarratu du, gola sartzeko aukera gehiago ere sortuz. Hala ere, ezin izan zituzten errematatu eta aldiz, bilbotarrek 1-0ekoarekin joan ziren atsedenaldira. Bigarren zatian berriz, etxekoen gol zaparrada ailegatu zen: “Gure akats bakoitzeko gol bat sartu zuten haiek. Gol guztiak horrela izan ziren, gure akatsengatik. Euren golak onak ziren, eta eraginkortasun handia erakutsi zuten. Lan ona egin zuten, izugarrizko erritmoarekin eta, hasieran, haiek baino hobeak izan bagisen ere, 4-0ekoarekin behera etorri ginen”. 

Horrela,  porrot egin zuen Mariño Real Unionek Bilbon eta punturik batu gabe bueltatu zen Irunera. 10 punturekin guztira, sailkapeneko hamargarren postuan kokatu dira Imanol Gomezen jokalariak. Heldu den asteburuan atsedenaldia izanen du taldeak, eta abenduaren 6an lehiara bueltatuko da. Galen jokatuko du orduan, Eibar C taldearen kontra, 12:00etan.