Mariño Real Unioni puntuek ihes egin zioten

2026/02/10
Talde irundarrak 1-3 galdu zuen Tolosaren kontra, nahiz eta lehen zatian aitzinetik jarri markagailuan. Hala ere, bisitariak bere nagusitasuna erakutsi zuen lehen gola jaso ondotik eta, atean asmatu ondotik, garaipena ere eraman zuen. Etxekoek lan ona egin zuten, nahiz eta zelairatutako joko onak fruiturik ez eman.
Mariño Real Unioni puntuek ihes egin zioten
Mariño Real Union 1
3 Tolosa CF
Mariño Real Unionek 1-3 galdu zuen, pasa den larunbatean, Tolosaren kontra etxean. Lehen zatian joko ona erakutsi zuten etxekoek eta horren isla hamazazpigarren minutuan sartutako gola izan zen. Naroa Zubiaurrek sartu zuen 1-0ekoa eta euren alde jarri zuten Mariñokoek neurketa. Hala ere, minutu bat beranduago, Tolosak emaitza berdindu zuen eta 1-1ekoarekin joan ziren bi taldeak atsedenaldira. Ninbe Lizari jokalariak erran duenez, “ongi aritu” ziren lehen zatian irundarrak, “nahiz eta ez sartu golik eta izandako aukerak ere ez izan sobera garbiak”. Bigarren zatian berriz, aurkariek eduki zuten gehien bat baloiaren jabetza. Lizardik aitortu du “Tolosak ongi ein zuela bere lana” eta horrek fruituak eman zituen, bigarren gola ere sartu zutelako. 1-2koa jaso ondotik, Mariño “ahalik eta lan hoberena” zelairatzen saiatu zen, baina asmatu ezinik ibili zen. Bitartean, partiduaren bukaeran, bisitariek hirugarren eta azken gola sartu zuten, behin-betiko 1-3ko markagailua bereganatzeko. “Penaz” bukatu zuten partidua irundarrek, “gehiago merezi” zutela uste zutelako. Hala ere, Tolosa talde on bat dela ere onartu dute eta ongi egin zutela lan, etxekoei “gauzak atera ez” zitzaien bitartean. Honen ondotik, atsedenaldia izanen dute asteburu honetan eta otsailaren 22an martxan jarriko dira berriz ere, Elorrioren kontra jokatuko duten partiduarekin.